HIRI GARAPEN ETA ETXEGINTZA ZERBITZUA
- Hiri Antolamendurako Plan Orokorra prestatu, berrikusi, onartu eta gauzatzea.
- Udal lurraldea antolatzea planeamendu, kudeaketa urbanistiko eta etxebizitza baliabideen bitartez.
- Prozesu urbanistikoa kontrolatu, kudeatu, tramitatu, landu eta jarraipena egitea, hasten denetik dokumentuak onartu arte, eta urbanizazioen kasuan, jasotzen diren arte.
- Barne erreformarako, hiria hobetzeko, babeserako plan bereziak eta azpiegitura eta zerbitzuen planak tramitatzea.
- Urbanizazio, konpentsazio, birpartzelazio eta abarren proiektuak tramitatu eta kudeatzea.
- Desjabetze espedientea tramitatu eta kudeatzea.
- Lurralde informazioaren sistema mantentzea.
- Udaleko beste zerbitzuekin kolaboratzea ondorengo gaietan:
a. Lurzoruaren balorazioa.
b. Udalerriaren banaketa administratiboak.
c. Balio korrontearen unitate tipoak lurren salmentan.
d. Udal ondasunen mugaketak.
e. Datuak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako.
DIZIPLINA-OBRA ZERBITZUA
- Obra gaietan Udal Ordenantzak betetzen direla zaintzea eta, hala behar izanez gero, arau-hausteak zigortzea.
- Obra lizentziak (oin berriko obrak, eraberritzeak, obra txikiak, ...), higiezinak zatitzeko lizentziak, lursailak bereizteko lizentziak, lehen aldiz okupatzeko lizentziak, eta abar ematearen inguruan txostenak egitea.
- Segurtasunaren Kontrol teknikoa jabetza pribatuak eraikitzerakoan.
- Obra gaietan legalitatea betetzen dela kontrolatzea, espediente zigortzaile eta burutze espedienteen bitartez.
- Salaketak tramitatzea, aldebiko aurri espedienteak, exekuzio aginduak, utzarazteak eta abar.
- Lursailen txosten eta zedula urbanistikoak egitea.
- Planoen eta proiektuen kopiak egitea.
DIZIPLINA-JARDUERAK ZERBITZUA
- Jarduera gaietan Udal Ordenantzak betetzen direla zaintzea eta, hala behar izanez gero, arau-hausteak zigortzea.
- Jarduera baimenak (sailkatuak, salbuetsiak, prozedura sinplifikatua, etab.), erabilera aldatzeko baimenak, sastrakak garbitzeko eta abarrerako baimenak ematearen inguruan txostenak egitea.
- Jarduera gaietan legalitatea betetzen dela kontrolatzea, espediente zigortzaile eta burutze espedienteen bitartez.
ZERBITZU JURIDIKO ADMINISTRATIBOA
- Arloko gainerako zerbitzuei aholkularitza juridikoa ematea, bai garapen urbanoaren gaietan eta bai hiri diziplina gaietan, hala nola aipatu zerbitzuei laguntza administratiboa ematea.
GARAPEN IRAUNKORRA
- Uren kontrola (errekak, ...)
- Zarata, isurketa, eta ingurumenari egin dakiokeen beste edozein erasoren kontrola.
- Baso ondasun publikoen kontrola zoru urbanizaezinean.
- Garapen Eramangarriaren Estrategia sustatzea, eramangarritasuna sustatzeko programa gauzatzea, tokiko jasangarritasunari bultzada ematea Tokiko Agenda 21-en bitartez, etab.
- Hirian mugikortasun eramangarria sustatzea, txirringa-bideen sarearen plana kudeatu eta ezartzea.
- Inguru fisikoaren azterketak, ingurumen baliabideen babesa eta ingurumen alorrean degradatutako tokiak berreskuratzea, lurrean, uretan, airean eta inguru biotikoan dauden ingurumen-inpaktuak minimizatu eta zuzentzera bideratutako jarduerak burutuz, baita eramangarritasun ikerketak eta plan eta proiektuen inguruko garapenerako alternatiben balorazioa ere.
- Zerbitzutik egiten diren ingurumen alorreko gaietan informazioa, hedapena eta herritarren heziketa. Hiritarren partaidetzarako estrategia eta prozesuen bultzada, ikerketa eta garapena.
- Politikak eta jarduerak bultzatzea energiaren eraginkortasuna hobetzeko eta udalerrian energia garbi eta berriztagarriak garatzeko.
- Mendi gaietan arautegia behar bezala betetzen dela zaindu eta kontrolatzea.
- Landa zonaldean patruilak egitea.
- Mendietako basoak eta azpiegiturak antolatu eta hobetzea baso-berritze lanak eginez, kultur lanak gauzatu eta mendi bideak eraikiz.
- Landa zonaldeetan ikuskaritzak egitea (obrak, lur-erauzketak…)
- Landa zonaldean urbanismo alorreko arau hausteen salaketak tramitatzea.
- Landa zonaldean neurketak egin eta seinaleak jartzea (mugarriak…) |