EGUN 7 DÍAS: Asteko informazio buletina
2020ko 11. astea

 
COVID19: Alerta
 
Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun larrialdiko egoera dela eta, Irungo Udalak COVID-19 gaixotasunaz kutsatzeko arriskua murrizteko hartutako neurrien berri eman du.
 
LEHENA: Oro har, aldi baterako itxita geratzen dira udal-titulartasuneko instalazio guztiak.
 
BIGARRENA: Udalak programatutako ekintza eta ekitaldi guztiak aldi baterako etengo dira, nahiz udal-instalazioak edo besteak erabili. Era berean, ez dira egingo udal-titulartasuneko esparruetan eta bide publikoetan erakundeek edo partikularrek aurreikusitako jarduerak.
 
HIRUGARRENA: Erakunde, elkarte edo pertsona partikularrek instalazio pribatuetan antolatzen dituzten ekitaldien kasuan, osasun-agintarien jarraibideei jarraituz, gomendagarria da pertsonak konzentratzea saihestea, kutsatzea areagotu egiten baita pertsonen arteko hurbiltasunarekin.
 
LAUGARRENA: Aurrez aurreko arretako udal-zerbitzuak etenda geratzen dira aldi baterako; arreta telefonikoa edo telematikoa (Internet) erabili behar dira, eta azken aukera moduan aurretiko hitzordua hartu.
 
Azkenik, herritarrei arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eta osasun-agintariek emandako gomendioak jarraitzeko eskatu nahi diegu.
 
 
you tube twitter instagram

 

   © 2020 Komunikazio saila / Irungo Udala - www.irun.org - HAZ: Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
  Buletinaren harpidedun izan nahi baduzu, sakatu hemen.