| |  | Hiriak otsailaren 27an "IRUN HAITIREKIN" elkartasun eguna biziko du |  |  | 2010 ikastaroak, informa zaitez! |  | Orainaldia, San Juan Etxeandia obrak eta beste udal obrak |  |  | Antzerkia "Aitarekin Bidaian" - HIKA teatroa, Amaia kz-an |  | Aloka ezazu plaza bat Pinudi Parkingean! |  |  | 2010 Inauteriak > KALDEREROEN konpartsa eta IÑUDE ETA ARTZAINEN konpartsa |  | DBH eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat mikromezu eta kartel lehiaketa |  |  | Ikastetxeen Aurrematrikula 10/11 , otsailaren 1etik 12ra |  | Kontsumo Eraginkorraren Eskola, MERKATARITZA ELEKTRONIKOA, otsailak 10, 18:30etan, CAN-en |  |  | 23. jornada, Real Union - Albacete , igandea 7, Stadium Gal-en |  | 2009an jaiotako haurrek landaketa ekitaldian parte hartzeko izenemateak |  |  | Ekintzen agenda eta sarrerak salgai interneten |  | Hurrengo ekitaldiak, antzerkia, kontzertua, erakusketak... |  |  | Gobernu batzarraren (2010-2-3) eta udalbatzaren erabakia |
|
| "IRUN HAITIREKIN" |  | Joan den urtarrilaren 12an, planetako herrialde pobreenetako batek bere hiriburua "Port au Prince" nola geratu zen ikusi zuen , alegia zazpi graduko lurrikara baten eraginez, txiki-txiki eginda; eraikin gutxik eutsi zioten lurrikarari eta hondakinen artean milaka pertsonek utzi zuten beren bizia.
Irungo Udala, hemengo zenbait erekunderekin batera, otsailaren 27an, larunbata, Haití herriarekin elkartasun egun bat egiteko prestakizun-lanak antolatzen hasi da. Egun horretan Luis Mariano lorategietan neurri handiko eltzeitsua jarriko dute "Irundar bat, euro bat" goiburuarekin, eta nahi dutenek aukera izango dute oraintsu gertatutako lurrikararen ondoren suntsiturik geratu den herri horren alde nazioarte mailan biltzen ari den laguntzarako dirua emateko.
Esan behar da egun horretan biltzen den dirua erdibana izango dela UNICEFentzat eta Gurutze Gorriarentzat.
Haitik gure elkartasuna behar du. Dohaintzekin lagundu ahal dugu; nahiz eta oso txikiak direla iruditu guri, BATU EGITEN DIRA eta janaria, botikak, arropa.... bidaltzeko balio dute. - BEHAR BIDASOA - UNICEF - CRUZ ROJA | | |  |
|
| ANTZERKIA |  | "Aitarekin Bidaian" HIKA teatroa
Eguna: otsailak 6 Ordua: 20:00h. Lekua: Amaia KZ - euskara -
Sarrerak: 12,60€ eta 8,20€
Erosi zure sarrera! | | |  |
|
| KALDEREROEN KONPARTSA |  |  > KALDEREROEN KONPARTSA larunbata, otsailak 6 - 19:00 horas, Txanaleta plaza, Alberto Anguera plaza, Oiartzun k., Hondarribia K., Colon Hibilbidea, Zabaltza plaza. Antolatzailea: Irungo Atsegiña
> IÑUDE ETA ARTZAIEN KONPARTSA igandea, otsailak 7 - 12:00h Santiago K., Eskoleta K., Fermin Calbeton, Colon Hiribidea, Zabaltza planzan eta Luis Mariano K. Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea
| | |  |
|
| DBH eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat mikromezu eta kartel lehiaketa |  | Kontsumo bulegoak, martxoaren 15a ospatu asmoz, Kontsumitzailearen Eskubideen Nazioarteko Eguna baita, ondorengo lehiaketak antolatu ditu.
Gaia: Kontsumoak zoriona ematen al du? - DBHko gazteei zuzenduta, mikromezu lehiaketa. Lanak 30 hitz baino gutxiagoko mikromezuak izango dira. Ondasun eta zerbitzu mota guztien (telebista, telefonia, internet, moda ...) kontsumo osasungarriarekin, seguruarekin, elkartasunezkoarekin eta iraunkorrarekin lotutako baloreak eta ideiak islatuko dituzte.
Lanak martxoaren 9 baino lehenago aurkeztu beharko dira.
Aurkeztea - Posta elektronikoz, omic@irun.org helbidera - Parte-hartzailearen izena, helbidea, telefonoa, ikastetxea eta maila adierazi beharko dira.
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoei zuzenduta, kartel lehiaketa. Lanak kartel originalak izango dira. Ondasun eta zerbitzu mota (telebista, telefonia, jokoak, moda,...) guztien kontsumo osasungarriarekin, seguruarekin, elkartasunezkoarekin eta iraunkorrarekin lotutako baloreak eta ideiak islatuko dituzte.
Lanak martxoaren 9 baino lehenago aurkeztu beharko dira.
Aurkeztea - Irungo HAZ bulegoetan, Juan dela Cruz kalea, 2. - Parte-hartzailearen izena, helbidea, telefonoa, ikastetxea eta maila adierazi beharko dira.
> II. lehiaketako Oinarriak > Foiletoa | | |  |
|
| Ikastetxeen aurrematrikula 10/11 |  | Otsailaren 1etik 12ra , ikastetxean aurrematrikulatzeko epea zabalduko du. Prematrikula egiteko ikastetxean bertan emango dizueten inprimakia bete behar da, eta une horretantxe emango dizuete horren kopia, bermea izan dezazuen. Inprimaki horretan bertan adierazten behar duzue zein litzatekeen zuen bigarren edota hirugarren aukera, baldin eta lehenengoz aukeratutako ikastetxean zuentzako plazarik ez balego. Prematrikula ikastetxe bakar batean egin behar duzue. Ikastetxe batean baino gehiagotan egiten diren eskariek euren eskubideak galduko dituzte.  Inprimakiarekin batera honako beste hauek eskatuko dizkizute: · Famili Liburuaren fotokopia. · Ikaslearen elkarbizitza-ziurtagiria, zeina Interneten http://www.irun.org/sac (ziurtagiri digitalarekin: ONA, e-DNI, …) edo 010 telefonora deituz lor dezakezuen. · Lantokiaren egoitzaren agiria (baldin eta puntuaziorako kontuan hartzen bada). · NAN edo AIZaren fotokopia · 2008ko Errenta Aitorpenak puntuaziorako balio izanez gero, izandako diru-sarreran zinpeko aitorpena · Familia Ugariaren Titulu Ofiziala · Gurasoen edota seme-alaben ezgaitasun-agiria (%33tik gorakoa izan behar du)...
Lotura duten dokumentuak :Aurrematrikula 10/11 GUTTUNA | |  |
|
| E+4S.IRUN |  | Irungo Udaleko Kontsumo ordezkaritzak E+4S.IRUN Kontsumo Eraginkorraren Eskolaren bigarren edizioa abian jarri du hiritarrei eta familiei tresna egokiak eskaintzeko. Era guztietako produktuak eta zerbitzuak aukeratzekoan irizpide egokien arabera egin dezaten eta, aldi berean, egindako aukerak ahalik eta hobekien erabil ditzaten laguntzea du helburu.
E+4S.IRUN eskolak, kontsumo ekintza orok berez eraman behar dituen balioak azalduko dizkie, bere izenaren oinarri diren "4S" horiek adierazten duten bezala: saludable, seguro, solidario eta sostenible.
E+4S.IRUN eskolak, prestakuntza, hitzaldi eta tailer alorreko jarduera multzo bat eskainiko du bere helburuak lortzeko. (Informazio gehiago).
HITZALDIA: MERKATARITZA ELEKTRONIKOA Hizlaria: Josema Casares Adimediako kontuetako exekutiboa
- Produktuak Internet bidez bilatu eta aukeratzea. - Produktuen bermeak. - Onartzea eta itzultzea. - Ordainketa elektronikoen segurtasuna eta fidagarritasuna (ad.: web seguruak, ...). - Internet bidez egindako erosketen erreklamazioak.
Data: otsailak 10 Tokia: Nafarroako Aurrezki Kutxa, Colon ibilbidea 32 Ordua: 18:30h
Doako hitzaldietarako plaza kopurua: 20 parte-hartzaile , eman izena hemen edo deitu 010 telefonora . | | |  |
|
| "Haur bat, zuhaitz bat" |  | Irungo Udalak, 2009an Irunen jaiotako haurren gurasoei gogorarazten die, "Haur bat, zuhaitz bat" zuhaitz landaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela. Ekimen honen bitartez jaioberrien testigantza bat utzi nahi da eta, gainera, basoberritzeko eta gure inguru naturala zaintzearekin sentsibilizatzeko beste ekimen batzuk babestu.
Interesatuek 010 telefonoaren bitartez izena eman ahal izango dute otsailaren 1etik 12ra bitartean. Joan den abuztutik ari dira HAZ bulegoan fitxa batzuk banatzen, ekitaldi honetan apuntatzeko. Fitxa hauek aurkeztuta dauzkatenek ez dute deitu beharrik izango apuntatzeko.
Ekitaldia martxoaren 13an, larunbata, egingo da San Martzial mendiko zelaigunean, eta landatuko diren zuhaitzak haritzak izango dira. Izenematea egin eta gero, parte hartzeko interesa agertu duten gurasoei gutun bat bidaliko zaie etxera eta bertan adieraziko zaie beraien haritza zein txandatan eta zein toki zehatzean landatu beharko duten. Parte hartzaileentzat autobus bat egongo da eta, zuhaitz landaketarako, ingurumen arloko teknikarien materiala eta laguntza edukiko dute. Zuhaitzak identifikatuta egongo dira eta ekitaldi amaieran guztiek jasoko dute oroigarrizko diploma bat. | | |  |
|
 | © 2010 Komunikazio saila / Irungo Udala - www.irun.org - HAZ: Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52 Buletinaren harpidedun izan nahi baduzu, sakatu hemen. |
|
| |