Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteazkena, 2020 Maiatzak 27 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. OCIO LARRAÑAGA
    Colón, 49
    T. 943611611

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Enpresentzat oharra kontratazio publikoan harremanak izateko moduari buruz     # Hasiera

Enpresentzat oharra kontratazio publikoan harremanak izateko moduari buruz

Sektore publikoko kontratuen 9/2017 Legeak besteak beste, ezartzen du sektore publikoko administrazio eta erakundeek enpresa lizitatzaileekin harremanak izateko modua.

Horrela, bada, alde batetik, Irungo Udalaren lizitazio-deialdi guztiak modu zentralizatuan argitaratzen dira, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez. Plataforma horretatik bertatik kontsultatu eta bilatu daitezke, klik bakar batez, beste administrazio eta erakunde batzuen deialdiak, bai autonomia mailan bai estatu mailan, eta, gainera, interesatzen zaizkien bilaketa guztietara harpidetu ahal izango dira.

Bestalde, ezarri da enpresa interesatuek beren eskaintzak modu elektronikoan aurkeztea, eta, baita ere, lizitazioaren izapide guztia bitarteko elektronikoen bidez egin dadin ere.

Azkenik, enpresetan (pertsona autonomoak barne) izan dezakeen eraginari dagokionez bai lizitazio elektronikoetara sartzeko bai lizitazio-prozedura jakin batzuetan parte hartu ahal izateko, berritasun nagusia da lizitatzaileak 2018ko irailaren 9tik aurrera derrigorrez egon behar duela izena emanda Euskadiko edo (estatuko) sektore publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan.

Euskadiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroak dituen funtzionaltasun guztiei loturak honako hauek dira:

Euskadiko kontratazio publikoko plataformak eskura jartzen dituen eskuliburuak (gazteleraz denak):

Era berean, plataforman izapide arruntenei buruzko trebakuntza-bideoak aurkitu daitezke.

Horrez gain, plataformak aurrez aurreko formazioa eskaintzen du enpresei bereziki zuzendua Kontratazio Publikoko Sistemaren ikuspegi orokorra eskaini eta aplikazio guztiak modu egokian nola erabili erakusteko. Ikastaro hauek Gasteiztik kanpoko KZGuneetan antolatzeko aukera dago, partaide aski balego.


 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52