Nola bilatu?

Udal iragarkiak

Informazioa

Atal honetan bereziki aldizkari ofizialetan argitaratutako udal iragarkiak kontsultatu ahal izango dituzu. Hona hemen formulario honen bidez informazioa bilatzeko modua:

a)
Lehenengo, TITULUA, aukera bereizten baduzu, zerrenda zabalgarri bat azalduko zaizu eta zerrenda horretan dauden iragarkiak aurkituko dituzu.

b)ARLO ARDURADUNA aukera bereizten baduzu, zerrenda zabalgarri bat azalduko zaizu, eta zerrenda horretan iragarkiak argitaratzen dituzten arloen zerrenda aurkituko duzu. Haietako edozeinen bidez bilatu ahal izango duzu.

c)IRAGARKI MOTA aukera bereizten baduzu, menu zabalgarri bat azalduko zaizu, eta menu horretan sail honetan dauden iragarki mota guztiak aurkituko dituzu: Kontratazioa, jende aurrean jartzea edo enplegu eskaintza. Haietako edozeinen bidez bilatu ahal izango duzu eta bereizitako aukeraren araberako iragarki-zerrenda azalduko zaizu.

d) EGUNAK aukera bereizten baduzu iragarki jakin bat argitaratu ziren egun zehatzak edo ingurukoak sartu ahal izango dituzu (...tik ...ra).

e)Aldiz, testu librearen bidez bilatzeko aukera bereizten baduzu, BILATU, bilatzeko baldintzetan sartutako terminoa edo terminoak dituzten iragarkiak aurkituko dituzu :

1. "ETA" baldintza. Baldintza hori bereizten baduzu, sartutako bi terminoak dituzten iragarkiak eskatzen ari zara. Adibidez: ITZULTZAILEA "ETA" EUSKARA. EUSKARA ITZULTZAILEEI buruzko iragarkiak baino ez dituzu aurkituko.

2. "EDO" baldintza. Baldintza hori bereizten baduzu, idatzitako bi terminoetako bat edo bestea duten iragarkiak eskatzen ari zara. Adibidez: ITZULTZAILEA "EDO" EUSKARA. ITZULTZAILEEI eta EUSKARARI buruzko iragarkiak aurkituko dituzu.