Cavaillé-Coll / Irun


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


Irungo Junkaleko Amaren elizako Cavaillé-Coll
organoaren zaharberritzea 1876-2008,
elizaren 500. urteurrena
 Organoaren zaharberritzea

Restauración del órgano Cavaillé-Coll

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Aurkezpena

Junkaleko Amaren Parrokiako Cavaillè-Coll organoak zaharberritze sakon baten beharra izan du. Dezente hondatua zegoen ehun eta hogeita hamar urteren ondoren. Ez zegoen zalantzarik instrumentua zer den Irunerako, eta horrenbestez, ordezkaezina izan behar zuen. Hala ere, hain prozesu luze eta zailaren kostu handiak oinarri objektiboetan irmoki arrazoitua egon behar zuen, sentimendu-kontuetatik at.

Arriskua handiegia zen antzinako arte-elementu oro sistematikoki balio historikoa duen arte-lantzat hartzea, aurretik azterketa inpartziala egin gabe eta bere benetako balioa abstraktuan eginda. Horren ondorioz, gainera, instituzio-babesa mereziko luke ez jakite eta borondate on hutsaren eraginez. Horrenbestez, behar adina neurri hartu beharra zegoen, zaharberritze prozesuaren aurretik eta bitartean erabaki okerrik ez hartzeko.

Organo Cavaille-Coll en la Iglesia

Proiektu osoaren zati dira organoaren aldeko batzordea eratzea, instrumentuak zeuzkan arazoak aztertzea, aurkeztu ziren zaharberritze-proiektuak xehetasunez aztertzea, organo-maisua hautatzea, lanak jarraitzea, eta egindako guztia argitaratzea. Baina proiektu hau ezin da amaitutzat eman, geroko jarduketak kontuan hartu gabe. Eta jarduketa horiek instrumentuaren erabilerari eta haren mantenimenduari begira burutu behar dira. Erabilera horretarako gainera, gure organoaren izaera zabaldu behar da; jakinarazi egin behar da horrelako ezaugarriak dituen instrumentu batek zer eskain liezaiekeen Irungo eta mundu guztiko musikari gazteei; jaso egin behar dira une jakin batean sor litezkeen musika-bokazioak; eta nolabait ere, babestu egin behar da proiektu honen guztiaren nolabaiteko bokazioa, baina ahaztu gabe erabilera liturgikoa duela etengabe eta kontzertuak antolatzen direla eta hemendik aurrera horiek oinarritzeko kalitate-tresna bat izango dela Irunen.

Esteban LANDART, 2008ko martxoa

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun