Cavaillé-Coll / Irun


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


Irungo Junkaleko Amaren elizako Cavaillé-Coll
organoaren zaharberritzea 1876-2008,
elizaren 500. urteurrena
 Organoaren zaharberritzea

Restauración del órgano Cavaillé-Coll

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

DVD dokumentala

Portada del DVD documental

Historian barna, artistak arte desberdinak bateratu nahi izan ditu. Honela, musikak eta pinturak bat egin dute, eta, azken hau eskulturarekin eta arkitekturarekin gorputz bera osatzen ahalegindu da. Koloreek eta gustuek izaera bera hartu dute. Kolore bat entzuten ahal dugun bezalaxe, soinu bat ikusten ahal dugu. Labur esanda, sinestesia gure artean egoten ahal da, uste baino maizago.

Zaharberritzea ere artea denez, dokumental honetan bi lan nahastu ditugu: alde batetik, Irungo Junkaleko Andre Maria elizako Cavaillé-Coll organoan Michel Jurinek egindako lan ederra eta, bestalde, Johann Sebastian Bachen BWV 1027-28 eta 29 sonaten eta César Francken 3. Koralaren interpretazioa (edo hobeki esanda obra hauen "zaharberritzea"). Interpretazio hau egin da lana bukatu denean, hau da, organoa goreneko arretaz zaintzen den une berean.

Horrez gainera, erretaularen zaharberritze lanen nondik norakoak ere labur azaltzen dira. Organoaren aurrean kokatuta, Irungo Junkaleko Eliza ederrak besoen artean hartzen du erretaula.

Zaharberritzeari ekiteko zergatiak eta aurrekariak azaltzeaz gainera, arreta handiz egindako prozesuaren berri ematen da, dagoeneko ikus daitezkeen emaitzak lortzeko jarraitu dena, alegia. Irudi interesgarriak eskaintzen dira: elizara organoa nola heldu zen zatika, egunez eguneko muntatzea, harik eta dokumental osoan "ikusi" ahal dugun emaitzara heldu arte, organoaren soinua entzun arte, alegia.

Esan behar da dokumentala ere artelana dela. Jarraipen eta lan zorrotza behar izan dira filmazioa gauzatzeko, 14 hilabeteko filmatze lana ordubetean laburtu behar izan baita.

1877an, organoa jarri zenetik 130 urte iraganik, dokumentu bakarra dugu, paregabea, hurrengo zaharberritzea egin arte...

Iñaki Etxepare


BIDEOAK behera kargatzea:

Para la visualización de los videos es necesario tener instalado el codec gratuito XviD101codec.exe

 
 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun