Cavaillé-Coll / Irun


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


Irungo Junkaleko Amaren elizako Cavaillé-Coll
organoaren zaharberritzea 1876-2008,
elizaren 500. urteurrena
 Organoaren zaharberritzea

Restauración del órgano Cavaillé-Coll

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Musika CD: Bach Irunen

Portada CD de música

1717an Johann Sebastian Bach Köthenera abiatu zen. Horrez geroztik, eta 1723. urte arte, bere bizitzaren garai zoriontsuenetarikoa izan omen zen. Garai horretan, bere adina 30 eta 40 urte bitartekoa zelarik, musika giro ezin hobean murgildu zen, Brandenburgoko margraveari esker. Mezenas honek biola da ganba jotzen zuenez, musika tresna honetarako musika konposatu zuen Bachek. Hori dela eta, urte haietan idatzitako Brandenburgoko kontzertu batean biolontxeloarekin batera baxu kontinuoa egiten duten bi biola da ganba entzun ahal ditugu. Bere obrak interpretatzen zituzten Kötheneko gorteko musikariak oso onak zirenez, bolada hartan musika sorta instrumental zabal eta aberatsa konposatu zuen Bachek.

Hasiera batean biola da ganba eta klaberako sortutako obrak badira ere, beste musika tresna batzuk ere erabil daitezke, besteak beste: biolontxeloa eta pianoa, biolontxeloa eta klabea eta, zergatik ez, biolontxeloa eta organoa, azken hau maisu alemaniarraren musika tresnarik gogokoena baitzen. Hori dela eta, eskainiko dizuegun bertsio hau sortu da Irungo Junkaleko Andre Maria Elizako Cavaillé-Coll organoaren zaharberritzea 2007an burutu ondoren. Musika tresna hau Aristide Cavaillé-Collek egin zuen 1876an.

Erromantizismo garaiko musika tresna izan arren, sortu zen baino lehenagoko garaietako musika jotzeko ederki egokitzen da. Zaharberritze lanak egin dituen Michel Jurinek azaltzen duenez, Aristide Cavaillé-Collek bere organoak egin zituenean garaiko soinu mota eta beharrak kontuan hartu bazituen ere, ez zuen ahaztu barroko garaian eta klasizismoan idatzitako musika. Halaber, José Manuel Azkueren hitzetan, Bachek eskura zituen garaiko musika tresnak jotzen zituen, hau da, instrumentazioa egokitzen zuen kontzertu areto, etxe, jauregi edo eliza bakoitzean zituen musika tresnen arabera.

Hori dela eta, gaur egun tinbre sorta zabalaren aberastasunaren eta erabilpenaren bertsio paregabea entzuteko elkartze ezin hobea dugu eskura, hots: 1876ko organo bat, XVIII. mendeko biolontxelo bat eta Etienne Pajeotek (ezagutzen dugun arku egile zaharrenetariko batek) egindako arku bat. Horrez gainera, zorte handia da hiru sonata hauek jo ahal izatea XXI. mendean zaharberritu den organoaz.

Musikaren historia Irunera ekarri dugu. Bertan bi musikari elkartu gara, eskarmentuari eta adinari dagokionez, bata bestea halako bi den arren, biok errespetuz eta grina handiz maite dugu Bach, garai estetiko eta denbora kontzeptu guztien gainetik. Arima bakarrean bat egin dugu, gizadi osoaren musikaren bidez ongia eta bakea bilatzen dituen arima berean...

Iñaki Etxepare


mp3 behera kargatzea:

 
 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun