Saltar al contenido

Nabigazio segurua

Familia

Gurasoei Interneten nabigatzeak izan litzakeen arriskuez ohartarazteko, honako hauek jakinarazten ditu Liburutegiak:

  • Haurrek, helduek bezala, eskubidea daukate Liburutegiko informazio eta zerbitzu guztiak berdintasunean eskura edukitzeko, Internet barne.
  • Internetek informazio- eta aisia-baliabide ugari eskaintzen dituen arren, haien adinerako egokiak ez diren materialak ere aurki ditzakete (pornografia, arrazakeria, indarkeria, eta abar).
  • Liburutegiak ez du erantzukizunik kontsultatutako orrien edukiei dagokienez. Gurasoek soilik kontrolatu dezakete Interneten erabilera. 18 uretik beherakoek, Liburutegian Internet erabili nahi badute, aurretik erregistratua eduki beharko dute gurasoen baimena.

Erakutsi behar zaie inoiz ez dutela eman behar identifikatuko dituen informazio pertsonalik. Baliteke gonbidatuak izatea ezezagunei izena eta datu pertsonalak, edo etxeko datuak ematera.

Intereneten segurtasuna hobe dezaten, neska-mutilei irakatsi ahal zaizkien hamar gauza

Seme-alabei behatu gabe konektatzen utzi aurretik, ziurta ezazu denontzako onargarriak izan daitezkeen arau batzuk ezarri dituzula haiekin.

Nolanahi ere, nondik hasi argi ez badaukazu, hemen, ideia batzuk aurkituko dituzu zure seme-alabekin Interneten erbilera segurua nola landu jakiteko.

  1. Anima itzazu zure seme-alabak, Interneteko esperientziak zurekin parteka ditzaten. Goza ezazu Internet haiekin batera.
  2. Irakas iezaiezu seme-alabei beren senean konfiantza izan dezaten. Linean daudela zerbaitek kezka sortzen badie, esaiezu zurekin hitz egiteko.
  3. Zure seme-alabek Interneten erabiltzaile-izena behar duten chat-aretoak bisitatzen badituzte, berehalako mezularitzako (IM) programak, lineako bideo-jokoak edo beste jarduera batzuk erabiltzen badituzte, lagun iezaiezu erabiltzaile-izen hori aukeratzen, eta ziurta ezazu izenak ez duela inolako informazio pertsonalik erakusten.
  4. Esaiezu behin eta berriz ez dutela eman behar helbiderik, telefono-zenbakirik edo beste inolako informazio pertsonalik, adibidez, zein ikastetxetan dabiltzan edo non jolastea gustatzen zaien.
  5. Azal iezaiezu zure seme-alabei Interneten ere aplikatzen dela zer dagoen ondo eta zer gaizki desberdintasuna.
  6. Irakas iezaiezu zure seme-alabei linean daudenean beste pertsonak errespetatzen. Ziurtatu ezazu ulertu dutela jokabide onaren arauak ez direla aldatzen Internetera konektatuta egoteagatik, ordeangailu baten aurrean.
  7. Azpimarra ezazu konektatzen direnean beste pertsonen jabetza errespetatu beharra dagoela. Azal iezaiezu besteen laneko produktuak legez kanpo kopiatzea (musika, bideo-jokoak eta beste programa batzuk) dendan lapurtzea bezala dela.
  8. Esaiezu zure seme-alabei inoiz ez dutela saiatu behar linean ezagutzen dituzten lagunak zuzenean ezagutzen. Azal iezaiezu linean dituzten lagunak agian ez direla esaten duten bezalakoak.
  9. Irakas iezaiezu seme-alabei Interneten irakurtzen eta ikusten duten guztia ere ez dela egia. Anima itzazu zerbaiti buruz seguru ez daudenean zuri galde diezazuten.
  10. Kontrolatu ezazu zure seme-alabek Internet aurreratuko softwarearekin linean izaten duten jarduera. Gurasoen kontrolak lagun dezake eduki kaltegarriak iragazten, seme edo alabak bisitatzen dituen guneak ikuskatzen eta haietan zer egiten duen jakiten.

Baliabide-orrialdeak Interneten eta zure seme-alabentzako nabigazio segurua:



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org