Saltar al contenido

Nondik hasten nahiz bilatzen?

opac

Nola aurkitu liburu, disko, dvd, cd-rom bat?

Biderik errazena KATALOGOAN begiratzea da; katalogo hori haur eta gazte sailaren sarreran daukazun ordenagailuan dago. Bertan izenburu jakin bat bila dezakezu, zein liburu dauzkagun egile batenak, edo gai baten edo arlo baten inguruko liburuak.

LiburutegiakHemendik ere badaukazu katalogoa kontsultatzerik, interneten dago eta. Lotura honetan klikatu. Liburutegiko katalogoa.

Egiazta ezazu lehen-lehenik zein katalogotan egin behar duzun bilaketa. Irungo liburutegian bezala sareko beste edozein liburutegitan bila dezakezu.Begira ezazu zein liburutegi diren horiek.

Ondoren sar itzazu datu hauek: izenburua, egilea, edota dakizun beste edozein datu. "Edozein eremu" laukian bilatzen baduzu, OPAC-ek hitz horiek fitxaren edozein zatitan bilatuko ditu. Hitzak dagozkien eremutan bilatzen badituzu, lortuko dituzun emaitzak zehatzagoak izango dira. Ez daukazu eremu guztiak bete beharrik. Ziur dakizkizun datuak idatzi soilik, eta ordenagailuak egingo du gainerakoa.

Emaitzak egile eta izenburu zerrenda batean emango dizkizu. Horietako bakoitzean klikatzen baduzu dokumentuaren egoera ezagutuko duzu, non dagoen eta libre dagoen ala maileguan hartuta. Datu horiekin liburua apalategian aurkitzeko moduan zaude. Saia zaitez!

NAHI DUZUNA AURKITZEKO ZAILTASUNAK BADITUZU, ESKATU LAGUNTZA LIBURUTEGIKO LANGILEEI.



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org