Saltar al contenido

Nola dago antolatuta?

Libros

Liburutegi batean sartzen garenean zera galdetzen diogu geure buruari: hainbeste dokumenturen artean nola aurki dezaket titulu bat edo nire gairik gogokoenaren inguruko informazioa?.

Liburutegietako apaletan dokumentu guztiak ordenatzeko kode bat erabiltzen dugu, SIGNATURA deitzen duguna eta zenbakiz eta letraz osatua dagoena. Signaturari esker edozein dokumentu aurki dezakegu liburutegian.

Hasiera batean kodea zaila irudituko zaizu ulertzen, baina arreta pixka bat jartzen baduzu ohartuko zara oso erraza dela.

Fijatzen bazara, dokumentu guztiek (liburu, DVD, CD-ROM) ETIKETA bat izaten dute ikusteko moduko lekuan. Etiketa horretan azaltzen da SIGNATURA, zenbakiz eta letraz osaturiko kode hori, alegia.

Etiketa horretaz gain, liburuek KOLOREZKO ETIKETA bat izaten dute, zure adinerako egokia den adierazten duena:

Urdina 0-4 urte artekoentzako; Gorria 5-7 urte artekoentzako; Berdea 8-11 urte artekoentzako; Horia 12 urtez gorakoentzako

Haur sailean bi esparru aurkituko dituzu: bata FIKZIOZKO LIBURUENA eta bestea EZAGUTZA LIBURUENA

  • Fikziozko liburuek (ipuinak, eleberriak, antzertia, olerkia, alegiak...) era guztietako istorio ugariz gozatzeko aukera emango dizute.
  • Ezagutza liburuek eskolako lanak egiten lagunduko digute, eta gure gairik gogokoenez gehiago jakiteko bidea emango digute. Gai horiek 10 jakintzagai talde handitan sailkaturik daude. Liburutegietakook 0-9 bitarteko zenbaki bat eman diogu gai bakoitzari. Hurrengo estekan klikatzen baduzu, zenbaki eta gaien arteko lotura ikusiko duzu.

    Sailkapena "Decimal Universal"

Badituzu kontsulta-liburuak ere: entziklopediak (orokorrak zein tematikoak), hiztegiak, atlasak, etabar. Liburu horiek liburutegian irakurri ahal dituzu, eta, orri edo grafikoren bat behar izanez gero, fotokopia bat egin dezakezu, baina ezin dituzu etxera maileguan eraman.



Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org