Saltar al contenido

Egin zaitez bazkide

Carné

Oso erraza da liburutegiako bazkide egitea. IRAKURLEAREN TXARTELA eskatu besterik ez da egin behar. Udal liburutegiak egingo dio agiri hori doan, eskatzen duen orori. Horretarako, Liburutegian bertan dagoen eskaera bete behar da, eta NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu.

Behera karga ezazu eskaera egiteko inprimakia.

Ondoren  inprimatu behar da, eta Liburutegian aurkeztu.

16 urtetik beherakoen kasuan, eskaera-inprimakia gurasoek edo tutoreek sinatu beharko dute liburutegiko langilearen aurrean.

Txartela egiteak erabilpen arau guztiak ezagutzea eta onartzea dakar eta txartelak eskubidea emango du dokumentazioaren mailegu-zerbitzuetara sartzeko, berriztapenak eta erreserbak egiteko, eta mikroteka eta gainerako zerbitzuak ere erabili ahal izango dira.

Txartela galduz gero, mailegatze-aldi baterako zigorra jasoko da, eta txartel berria egiteko, indarrean dagoen Ordenantza Fiskalak ezarrita daukan kopurua ordaindu beharko du erabiltzaileak.



Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org