Saltar al contenido

Zer eskaintzen dit?

Liburuak


Haur eta gazte saila liburutegiaren oso atal berezia da, etorkizuneko gure irakurleei, hau da, 0-13 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Sail hau Udal liburutegiaren behe solairuan dago. Bereziki haurrentzat eta gazteentzat pentsatua dagoen areto bat da, baina baita horiei laguntzera doazen helduentzat ere, eta haur saileko edozein dokumentu behar duten pertsonentzat ere bai.

Dokumentu horiek zure eskura izan ditzakezu liburutegian bazkide izan beharrik gabe. Baina etxera maileguan eraman nahi izango bazenitu, orduan bai, orduan liburutegiko karneta egin beharko zenuke.

Honelakoak aurki ditzakezu haur eta gazte sailean:

  • Eskolako lanak egiteko ezagutza liburu egokiak. Gizarte zientziak, natur zientziak, historia, matematikak eta beste gai batzuen inguruko liburuak. Gainera entziklopedia orokorrak eta tematikoak dituzue eskura, eta baita atlasak, hiztegiak etab. ere. .
  • Fikzio liburuak: istorio ugariz gozatu ahal izateko (ipuinak, eleberriak, olerkiak, komikiak, etab.)
  • Ikus-entzunezko materialak: DVDak, CD-ROM, musika CDak..
  • Adin desberdinetarako aldizkariak: Caracola, Leo Leo, Ipurbeltz
  • Interneterako sarbidea: bi ordenagailu erabilgarri 7 eta 17 urteko adingabeentzat. Baldintzak kontsultatu eta behera kargatu gurasoen baimena

Liburutegiak zenbait jarduera antolatzen ditu urtean zehar adin guztietako jendearentzako: Ipuin kontalariak, eskola-bisitaldiak, irakurzaletasuna bultzatzekoak, tailerrak?




Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org