Saltar al contenido

Ipuin kontalariak

niños

Asteazken arratsaldeetan, 17:30ean, haurrentako ipuin-kontalari saioak antolatzen ditu Liburutegiak,  4 eta 7 urte bitarteko umeentzat

Jarduera horretarako asistentzia librea eta doan da.

LIBURUTEGIAN IPUIN KONTALARIAZ  GOZATZEKO GOMENDIOAK

 

"Ipuin kontalaria jardueraren xedea haurrak Liburutegira, irakurketara eta liburuetara hurbiltzea da, ahozko narrazioaren bidez" 

Jarduera hau haurrei espresuki bideratutako jarduera da.  

Aktibitate hau 4 eta 7 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta; jarduera zein adinetako umeei zuzentzen zaien errespetatzea garrantzitsua da. 

Ipuinaren iraupena 30 bat minutukoa da. Denbora-tarte horretan, aretoa bakarrik erabiliko da egiten ari den jarduera horretarako. 

Behin jarduera hasita, inor ezingo da aretoan sartu. Garaiz hasten gara! 

Ez gara aretotik sartzen edo irteten ipuina kontatzen den bitartean: ipuinak kontatzen dituzten pertsonen lana errespetatu behar dugu. 

Gurasoak edota laguntzaileak jarduera amaitu zain geratuko dira, betiere traba izan gabe gainerako erabiltzaileentzat. Ardura zuena da!   

Zuen seme-alabentzako Haur Liburutegiko liburuak edo/eta filmak aukeratzeko aprobetxatu ahal duzue ipuin kontalari saioak irauten duen denbora-tartea.

 

 

Eskerrik asko zure laguntzagatik

 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org