![]() ![]() |
|
|
|
|
||
|
||||||||
|
Liburutegiko
fondo nagusian erabiltzaileak berak hartzeko moduan ez dauden fondo guztiak
erabiltzaileen esku egongo dira, une bakoitzean ezarpena eta mailegua
eta/edo kontsulta arautzen dituzten arauen arabera. Liburutegiko mailegu
zerbitzua erabili ahal izateko Irakurle Txartela aurkeztu behar
da:
|
||||||||
|
IRAKURLE
TXARTELA: Doan emango da eta eskaera orri bat eskatu eta sinatzea
aski da jasotzeko. 16 urtetik beherakoa izanez gero, inprimakia guraso
edo tutoreek sinatu behar dute. Txartela galduz gero, mailegu aldi baten
araberako zigorra jarriko da eta txartel berria egiteagatik erabiltzaileak
indarrean dagoen Ordenantza Fiskalean zehaztutako tasak ordaindu beharko
ditu.
|
||||||||
|
||||||||
|
Mailegu
zerbitzua Harrera lekuan egingo da, eta mailegua egiteko beharreko informazio
guztia emango da bertan. Etxera eramaten utziko den materiala liburuak,
ikus-entzunezko dokumentuak eta erabiltzailearen eskura dauden beste dokumentuak
izango dira. Oro har, liburutegiko fondo guztiak maileguan utzi daitezke
erreferentzia obrak (entziklopediak, eskuliburuak...), berriz lortzen
zailak direnak eta ezaugarri bereziak dituztenak izan ezik. Liburutegia
itxi aurreko orduerdia arte emango dira dokumentuak.
|
||||||||
|
Baldintzak:
|
||||||||
|
Erreserba:
Liburutegiko katalogoan azaltzen diren dokumentuak erreserbatu ahal izango
dira une horretan eskura ez badaude. Erreserbatutako obrak eskaera egin
duenaren izenean gordeko dira 48 orduz jakinarazpena egiten den unetik
hasita. Erreserbak telefonoz egin daitezke, eta horretarako telefono zenbakia
eman behar da; liburutegian inprimaki bat betetzea aski da.
|
||||||||
|
Obrak itzultzeko zehaztutako epea ez bada betetzen erabiltzaileari liburutegiko irakurle gisa baja eman dakioke behin-behinean edo betirako:
|
||||||||
|
Dokumentuak
galdu edo hondatzen badira berriak eraman beharko dira liburutegira. Edozein
dokumentu neurri batean hondatu edo hausten bada edo lapurtzeko ahaleginak
egiten badira liburutegiko irakurlea izateko aukera kenduko da, eta bertan
sartzea debekatu ere egingo da.
|
||||||||
|
||||||||
|
Irungo liburutegiarekin mailegua egiten duten liburutegiak:
|
||||||||
|
Irungo
Udal Liburutegiak libutegi arteko mailegurako izapideak egingo ditu, ahal
duen neurrian. Erabiltzaileak eskatutako materiala Irungo Udal Liburutegiko
geletan erabili beharko da.
|
||||||||
|
||||