KONPROMISUEN KARTA  
 
   
 
Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuko herritarraren Karta:
 
 
 
Liburutegi publikoa informaziorako tokiko zentroa da eta era guztietako ezagutzak eta informazioaK eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Liburutegi publikoko zerbitzuak berdintasuna du oinarri, eta edozein pertsona joan daiteke bertara, adina, arraza, sexua, erlijioa, hiritartasuna, hizkuntza edo gizarte egoera kontuan hartu gabe. Benetan funtsezkoa da kalitate handia eskaintzea eta tokiko behar eta baldintzetara egokitzea. Materialek egungo joaerak eta gizartearen bilakaera islatu behar dituzte, eta baita ahaleginaren memoria eta humanitatearen irudimena ere.
   
 
 
 
Irungo Udal Liburutegiak eskaitzen dituen zerbitzuak
   
 
Z E R B I T Z U A K
INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOA
Erreferentzia obrak
Bibliografikoak
FONDOAK MAILEGUAN UZTEKO ZERBITZUA
MAILEGUEN ERRESERBA ZERBITZUAK
DESIDERATAK - EROSKETA IRADOKIZUNAK
HAURRENTZAKO ATALA
HEMEROTEKA
Eguneroko prentsa espainiarra
Nazioarteko eguneroko prentsa
Aldizkako argitalpenak (363)
Argitalpen Ofizialak (E.H.A.O.)
KONTSULTAK EUSKARRI BERRIETAN
"Aranzadi" Datu-basea
Aldizkari Ofizialak Interneten
CD-ROMak
INTERNET
4 postu
ERREPROGRAFIA
UNIBERTSITATEKO IKASLE-TALDEENTZAKO LUKT IKASKETA-GELA
BERRIKUNTZEN ALDIZKARIA
E K I T A L D I A K
IPUN KONTARI HAURRENTZAT
IPUIN KONTARI HELDUENTZAT
ANIMAZIOAK IRAKURKETARAKO
LITERATUR MINTEGIAK
POESIA ERREZITALDIAK
ERAKUSKETAK
LITERATUR AURKEZPENAK


L O K A L I Z A Z I O A
   
   
 
 
 
 
Gure konpromezua hiritarrekiko
   
 
Konpromezu orokorrak:
     
 
  • Ordutegiak gero eta hobeak izatea dauden Giza Baliabideen arabera.
  • Jardueraren eguneroko garapenean aurreikusi daitezkeen gora-beheren informazioa ematea 72 ordu aurretik.
  • Liburutegiaren esparruan garatu beharreko jardueren berri ematea hiruhilero.
  • Hiruhilero berrikuntzen aldizkaria prestatzea eta doan banatzea.
  • Eskatutako informazio bibliografikoen prestaketa eta gestioa, eskaeraren ordenaren arabera, eta emaitzen berri zuzenean ematea 5 eguneko epean. Kanpo geratzen dira derrigorrezko oinarrizko irakaskuntza eta irakaskuntza ertainarekin loturiko gaiak.
  • Irizpide objektiboak erabiltzea bibliografiak eta dokumentuak aukeratzerakoan, eta erabiltzaileari parte hartzeko aukera ematea desideraten sistemaren bidez (iradokizunak).
  • Eskaera bibliografikoen, liburu erreserben eta abarren jarraipena egitea, erabiltzaileek eskatzen badute.
  • Kataloan bilatzeko sistemak erabiltzeko prestakuntza eskaintzea hiruhilero.
  • Irakasleei eskatutako informazio-bisita guztiak emango zaizkie, Liburutegiak dituen plangintza eta ordutegi aukerak kontuan hartuta.
Konpromezu zehatzak:
     
 
  • IDENTIFIKAZIOA. Izena ageriko tokian ezartzen dugu - bertan dagoen norbaitekin ari garenean - eta gure izena esaten dugu telefonoz atenditzen dugunean.
  • INFORMAZIOA. Gure datu-baseek ez badute behar den toki-esparruko informaziorik, zuretzat bilatu egiten dugu.
  • ATENTZIOA. Bakarkako atentzioa eskaintzen dugu nahi duzun guztietan eta horretarako aukerarik badago.
  • BIBLIOGRAFIA ESKAERAK. Bibliografia eskaeren jarraipena egingo dugu etengabe.
  • ALDIZKAKO ARGITALPENAK. Gure zerbitzua irekitzen dugun unean, guztizko aldizkako argitalpenen %80 izango duzu eskura.
Hiritarrengandik zer espero dugun:
     
 
  • Instalazioen eta eskaintzen diren zerbitzuen erabilera-baldintzak errespetatzea.
  • Liburutegi batean behar den isiltasun-giroa errespetatzea.
  • Ordutegiak, instalazioak eta materialak errespetatzea.
  • Mailegu-epeak errespetatzea.
  • Zerbitzuaren hazkundean parte hartzea, eskura dituzten sistemak erabilirik.
  • Egokitzat hartzen dituzten iradokizun guztiak egitea.
  • Helbidea, egoera eta abar aldatzen badute, horren berri ematea.
   
 
 
 
 
Liburutegi Publikoaren Eginkizunak
   
 
1994. UNESCOAREN MANIFIESTOA
1. Haurrengan irakurtzeko ohitura sortu eta bermatzea txiki-txikitatik.
7. Kulturarteko elkarrizketa sustatzea eta kultura-aniztasunean laguntzea.
2. Hezkuntzari laguntza eskaintzea, bai bakarkakoari bai autodidakta moduan, eta baita heziketa formalari ere maila guztietan.
8. Ahozko tradizioari laguntzea.
3. Sormenean oinarriturik garapen pertsonalerako aukerak ematea.
9. Erkidegoko era guztietako informaziora heltzeko aukera bermatzea hiritarrei.
4. Haur eta gazteen irudimena eta sormena suspertzea.
10. Informazio-zerbitzu egokiak eskaintzea bertako enpresa, elkarte eta taldeei.
5. Kultur ondarearen ezagutza, arteen balorazioa, zientzia alorreko lorpen eta berrikuntzak sustatzea.
11. Informazioaren erabileran aurrera egiteko eta baliabide informatikoen bidez informazio hori erabiltzeko aukera ematea.
6. Arte adierazpen guztien kultur espresioetan sartzeko aukera eskaintzea.
12. Adin guztietako taldeen alfabetatze programa eta jardueretan parte hartzea eta, behar izanez gero, programa horiek hastea.