Internet
gela: Jendearen
esku daude sarera sarbidea duten 4 puntu, eta indarrean dagoen araudian
mugatuta dago horien erabilera. Jendea
atenditzeko gela:
informazioa jasotzeko eta trukatzeko gunea.
LEHENENGO
SOLAIRUA
Komunak
Kontsulta-gela:
Kontsulta-atal
zabala dago erabiltzaileen esku, mailegatzerik ez dagoen materiala.
Nork berak har ditzake kontsultarako liburuak, eta 48 plaza daude
fondoak kontsultatzen geratu ahal izateko.
Mailegu-gela:
eraikinaren
1. solairuan OPAC bat (bibliografi kontsultak egiteko ordenagailua)
daukan gela txiki bat dago, eta gela horretatik mailegu?fondoaren
zati bat duten hiru gelatara joan daiteke. Nork berak hartu eta
zuzenean kontsulta ditzake.
Luis
de Uranzu gela: ikasteko
gela bat da, batik bat unibertsitateko ikasle-taldeek erabiltzeko
pentsatua. Hori erabiltzeko baldintzak indarrean dagoen araudian
jasota daude.
BIGARREN
SOLAIRUA
Ikasteko
gela: 2.
solairuko gune publiko osoa batik bat unibertsitateko ikasleek soilik
erabiltzekoa da. 64 plaza daude ikasten gelditzeko, eta gutxienezko
erreferentzia?bibliografia eta legeri fondoa ditu.