| |
 |
Sailkapen
Hamartar Unibertsala (SHU) sailkapen bibliografikoko sistema bat
da, bertara giza ezagutza guztia biltzen da, nola materialaren arlokoa
hala kontzeptuen arlokoa.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
Zenbaki
arabiarretan oinarrituriko idazkerak edozein hizkuntza eta alfabetotatik
bereizten du, horretan datza SHU sailkapenak nazioartean erabiltzeko
duen balio funtsezkoenetako bat; izan ere, nazioarteko komunikazioetan
izugarri murrizten dira hizkuntza mailako zailtasunak.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
Zenbaki
hamartarren printzipioaren arabera ordenaturiko zenbaki-sailkapen
bat da. Egitura horrek aukera ematen du zenbaki jakin bat nahi bezain
bestetan zatitzeko, ondoz ondo zifrak gehituz, eta abiarazteko zenbakiak
sekula ere ez du ondorengo zenbaki handiagoa berdintzen. Beraz,
SHU, mugarik gabe handitu daiteke.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
SHU
unibertsala da ezagutzaren multzo osoa salbuespenik gabe biltzen
duelako. Unibertsalaren izaera horrek SHU sailkapenera guzti-guztia
biltzeko aukera ematen du, baita bertan aipatzen ez diren errealitateen
xehetasun guztiak ere; izan ere, kontzeptuen araberako egiturari
esker, badago errealitate hori jasoko duen maila goragoko kontzeptu
bat aurkitzea.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
SHU
sailkapenak berekin batera duen unibertsalaren kontzeptuak, azaldutakoaz
gainera, bere erabilera munduko edozein bazterretan egokia dela
iradokitzen du. Berrikusteko eta kudeatzeko nazioarteko lankidetzak
sendotu egiten du unibertsalaren izaera, benetan unibertsalena den
bibliografia plan orokortzat hartzen baita.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
SHU
alderdien araberako sailkapena da. Horrexegatik, hartzen diren alderdien
mendean daude fenomenoak. Horrek esan nahi du fenomeno bat maila
batean baino gehiagotan eman daitekeela.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
SHU
sailkapen hierarkikoa da. Horrexegatik, talde bakoitza aldi berean
beste talde batzuetan banatu daiteke osagai logikoetan.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
SHU
laburtutako sailkapena da. Maila zenbakidunak bloke batzuk dira,
eta idazkera laburren bidezko baliabide batzuek erabilita, maila
konposatuak eta konplexuak eraikitzen dira bloke horien gainean.
Baliabide horiek aukera ematen dute sailkapenaren egileek zehaztasunak
emateko eta aipatutako konbinazioaren beharra aurreikusteko.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
SHU
sailkapenari buruzko historiari eta izaerari buruzko beste alderdi
batzuk, aplikazio praktikoari buruzkoak barne, AENORek argitaraturiko
"Guía para uso de la CDU" (SHU sailkapena erabiltzeko
gidaliburua) argitalpenean aztertu daitezke.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
|
| |
 |
Taula
nagusiak. Dweey-ek ezarririko eskemari jarraiki, zenbaki
hamartarren sistemarekin bat etorriz giza jakintza hamar talde handitan
banatzen zuena, eta talde horietako bakoitza aldi berean beste taldetan
bana zitekeena, SHU sailkapenak honako maila nagusi hauek aurkezten
ditu:
|
| |
|
| |
| 0 |
 |
|
Orotarikoak, Zientzia eta ezagutza |
 |
 |
 |
 |
| 1 |
 |
|
Filosofia.
Psikologia |
 |
 |
 |
 |
| 2 |
 |
|
Erlijioa. Teologia |
 |
 |
 |
 |
| 3 |
 |
|
Gizarte Zientziak |
 |
 |
 |
 |
| 4 |
 |
|
(Bete gabe) |
 |
 |
 |
 |
| 5 |
 |
|
Matematikak eta Natur Zientziak |
 |
 |
 |
 |
| 6 |
 |
|
Zientzia aplikatuak. Medikuntza. Teknika |
 |
 |
 |
 |
| 7 |
 |
|
Arte Ederrak. Jolasak. Ikuskizunak. Kirolak |
 |
 |
 |
 |
| 8 |
 |
|
Hizkuntzalaritza. Filologia. Literatura |
 |
 |
 |
 |
| 9 |
 |
|
Geografia. Biografiak. Historia |
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Maila
nagusi bakoitza, hasiera batean, 10 azpi-taldetan dago banatua,
eta horiek, aldi berean, banatu egin daitezke zifra berriak erantsita,
SHU sailkapenak ezaugarri nagusi duen sailkapen hierarkikoaren printzipioari
jarraiki. Sarri askotan, ez ordea era aldaezin batez, digitu baten
batuketak mendeko gai bat adierazten du.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
SHU
sailkapenean frakzio hamartar baten gisara ulertu behar da digitu
bakoitza. Honenbestez, 5 zenbakiaren ondotik 50etik 59ra bitartekoak
etorriko dira, 59 zenbakiaren ondotik 590/599 bitartekoak. 591 eta
592 zenbakien bitartean 591tik 591.9 bitarteko zatiketa guztiak
egongo dira. Hortik aurrera puntu bat idazten da, irakurketa errazten
duena, eta zenbaki luzea banatu egiten da hiru zifren ostean idazten
den puntuaren erabileraren bidez.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Kasu
askotan, balizko hamar zifra guztiak ez daude hartuta, eta horiek
erabiltzeko aukera eskaintzen dute kontzeptu berriak sailkatzeko
eskemaren fisonomia aldatu behar izan gabe.
|
|
|
| |
 |
Zeinuak
eta banaketa osagarri arruntak. Zeinuak dira osagarri arruntak,
elkarketa-elementu gisa erabiltzen dira. Honakoak dira: gehi +,
barra /, bi puntuak :, bi puntu bikoitzak ::
eta kortxeteak [ ]. SHU sailkapeneko zenbakiekiko (nagusiak
nahiz osagarriak) elkarketa-elementuak dira, baina beren horretan
ez dira zenbaki, ez dute maila bat adierazten, eta ezin zatituak
izan daitezke.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
+
sinboloa koordinazio zeinu bat da, gehitzeko, SHU sailkapeneko
zenbaki bi edo gehiago, ondoz ondokoak ez direnak, batzen dituena
gai konposatu bat adierazteko, zenbaki bakarra ez duen gaia adierazteko.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
/
sinboloa elkarren segidako zeinu bat da, SHU sailkapeneko zenbaki
multzo baten aurrenekoa eta azkenekoa elkartzen dituena gai zabal
bat edo kontzeptu multzo bat adierazteko.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
:
sinboloa harremanetan jartzeko zeinu bat da, SHU sailkapeneko
zenbaki bi edo gehiago harremanetan jartzeko erabiltzen dena. +
eta / zeinuekin gertatzen den ez bezala, puntu biek zabaldu beharrean
mugatu egiten dute harremanetan jartzen dituzten gaiak.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
::
sinboloa aplikazio zehatz bat adierazteko zeinua da, jarraian
duen kontzeptua aurrekoaren mendeko harremana dela adierazteko balio
duena.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
[
] sinboloa SHU sailkapeneko zenbakien konbinazio konplexu baten
barruan beste talde batzuetan biltzeko erabiltzen da, osagaien harremana
argitzeko xedean.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
"Guía
para uso de la CDU" (SHU sailkapena erabiltzeko gidaliburua)
argitalpenean aztertu daiteke zeinu osagarri arrunten erabilera
praktikoa.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Azpi-banaketa
osagarri arruntak taula zenbakidunetan aurkezten dira, horietan
kontzeptuei zenbakia ematen zaie eta hierarkia baten arabera azaltzen
dira, taula nagusiak gogoraraziz, baina beren sinboloen bidez bereizten
dira; sinboloak atzean nahiz aurrean egokitzen dira, beti ere zenbakiak
beren baitara bilduaz.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Azpi-banaketa
osagarri arruntak talde bitan banatzen dira, independenteak
eta mendekoak. Azpi-banaketa osagarri arrunt independenteak, SHU
sailkapeneko edozein zenbakiri lotuta egon daitezkeen arren, berex
ere erabil daitezke dokumentu baten idazkera osatzeko. Hizkuntza,
forma, lekua, arraza eta denbora dira osagarri horiek.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Azpi-banaketa
osagarri arrunt mendekoak beti ere erabili behar dira taula
nagusietako zenbakiekin batera. Ikuspuntua, materiala eta pertsonak
dira osagarri horiek.
|
|
|
| |
|
|
| |
| |
Taula
osagarri independente gehienek hasiera eta amaiera adierazten duten
sinboloak dituzte, esate baterako, parentesiak eta komatxoak. Salbuespen
bakarra = hasierako zeinu bakarra (hizkuntzaren osagarri arrunta)
erabiltzen duena da. Hasiera eta amaiera adierazten dituzten zeinu
osagarriak direnez, SHU sailkapeneko zenbakiari edozein tokitan
erants dakizkioke, hau da, hasieran, erdian edo amaieran. Gisa horretan
bereizten dira osagarri independenteetatik, azken hauek beti ere
atzizki gisa kokatu behar baitira.
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
|