|
Horrez
gainera, apaingarri ugari egokitu zitzaizkion, kolomatak, modiloiak,
pergolak, eta eskantzu eta baoetako silarria agerian utzi zen. Bestalde,
zeuden txapitulek, hau da, dorreek ordezkatu ez zituzten txapitulek,
areagotu egiten dute etxearen izaera dotorea. Proiektua bideratu
zenean aldaketa batzuk egin ziren, dorreetako bat fatxada nagusitik
atzekora eraman, esate baterako. 1985ean, Udalak erosi zuenean,
jada aipaturiko udal azpiegitura horiek egokitzeko moldatu zen etxea.
Etxearen inguruan lorategi handi bat dago eta lorategi hori burdina
forjatuzko hesi bikain batek ixten du zokalo baten gainean. Jabetza
hori ixteko proiektua 1903koa da eta Juan Jose Aguinagak egin zuen.
Gaur egun, berriro ere bidean dago etxea handitzeko proiektua.
|
|