| |
|
|
| |
 |
ALONSO
RODRÍGUEZ FONDOA |
|
 |
|
|
| |
|
|
| |
Fondo
honetan zortzi milatik gora liburuki daude. Liburuki horiek Irungo
Udal Liburutegiari eman zitzaizkion 1992ko urtarrilean, Elfidio
Alonso jaunaren eta Josefina Rodríguez andrearen
Liburutegitik ekarriak dira.
Senar-emazte
intelektual hauek beren bilduma eskaini zuten (gutxi gorabehera
6.000 liburuki); bilduma hori gure hirian eta Parisen eginiko azken
egonaldian bildu zuten. Nagusiki izaera humanistako bilduma da,
bilduma horretan historiari eta arteari emandako testuak eta biografiak
dira gehienak.
|
 |
Azken
zortzi urteetan fondoak katalogatzeko eta sailkatzeko lanak egin
dira gure bildumara jasotzeko xedean. Gaurko egunean lan guztiak
katalogatuta eta sailkatuta daude, inolako zailtasunik gabe kontsultatu
daitezke, baina ezin dira Irungo Udal Liburutegiko geletatik kanpora
atera.
|
| |
|
|
| |
|
Elfidio
eta emazte Josefina aldi batez Urdanibiako euskal herrian bizi izan
ziren, oso leku atsegin eta egokian atseden hartzeko eta gogoetak
egiteko. Kazetari-memoriari esker, gerra zibilean zehar eta geroagoko
erbestean, nola Amerikan hala Europan, bizi izan zituen egoeren
kontakizunek aukera ematen zuten bizi izandako garai nahasien, ezagutu
zituen pertsonaien, Errepublika aldian Madrilen izan zituen adiskideen
eta jasan behar izan zituen beste pertsonaien berri izateko.
|
Espainiatik
kanpora emandako egonaldi luzean eta baita gure herrialdean ere,
liburutegi garrantzitsu bat osatu zuen, bere etxebizitzako bi oinetatik
bat liburuek hartua zuten. Kezkatuta zegoen bere liburuek etorkizunean
izango zuten xedearekin, eta Irungo hiriak bere donazioa onartuko
ote zuen jakin nahi zuen. Edozein kasutan, bizirik zegoen bitartean,
beretzat garrantzitsuak ziren liburuekin gelditu nahi zuen.
|
Elfidio
Rotary Club del Bidasoa klubeko sustatzaile kementsua izan zen.
Horren erakusgarri da berak hain zuzen ere Klub hori aukeratu izana
bere eta Udalaren arteko donazio-tramiteetan bitartekaritza-lanak
egiteko.
Gaur, kazetari,
idazle eta politikari honek betirako utzi gaituenean, lagunek, hurbiletik
ezagutu zutenek edo berari buruz eta ñabarduretan aberatsa
izan zuen bizitzari buruz ezer entzun ahal izan dutenek, aukera
ezin hobea dute hobeto ezagutzeko esku artean erabiltzen zuen literaturaren
bidez. Hain zuzen ere, obra horiek nahi duenaren eskura jartzen
ditugu guk orain. Ikust Alaiako etxetzar zaharrean, bere izena eramango
duen gune bat egongo da, hainbeste maite izan zuen Bidasoako bazter
honetan erakutsi zuen eskuzabaltasuna eskertzeko eta beti ere gogoan
izateko.
|
|
|
|
 |
| |
|
|
| |
|
|
| |
 |
MOURLANE
MICHELENA FONDOA |
|
 |
|
|
| |
|
|
| |
Udal Korporazioak, hirurogeita hamargarren urteetan, Pedro Mourlane
Michelena kazetari eta poligrafoarenak ziren fondoen parte bat
eskuratu zuen.
Mourlane Irunen
1888 urtean sortu zen idazle eta kazetaria izan zen (beste egile
batzuen arabera 1885 urtean jaio zen, irailaren 11n hain zuzen ere).
Batxilergoa Irungo "San Luis" ikastetxean egin zuen. Valladolideko
Unibertsitatean Medikuntza eta Letrak eta Historia ikasi ondoren,
kazetaritza lanetan hasi zen, eta lanbide horri eutsi zion Donostian,
Bilbon eta Madrilen. Madrilen "El Escorial" aldizkariko
zuzendaria izan zen, eta "Arriba" eta "Vértice"
aldizkarietako zuzendariordea izan zen. Bilbon "El Liberal
de Bilbao" aldizkariko zuzendaria izan zen, eta gainera,
hainbat aldizkaritan idatzi zuen, besteak beste, "El Bidasoa"
agerkarian.
|
 |
Kultur eta
letra-gizon hau Menéndez Pelayo Patronatuko kidea izan zen,
baita Ikerketa Zientifikoetarako Batzorde Goreneko eta Espainiako
Kronikarien Batzar Nagusiko kidea ere; Alfontso X.a Jakintsuaren
Komendadorea eta Peruko Eguzkiaren Ordenako Ofiziala izan zen, eta
San Raimundo Peñafortekoaren gurutzearekin kondekoratu zuten.
Kazetaritza-lan
ugariren egilea izanagatik ere, Espainia eta Amerikako egunkari
ia guztietan saiakerak, artikuluak eta iruzkinak eman baitzituen
argitara, sekula ere ez zituen horiek liburukitan bildu. Aitzitik,
1915 urtean "El discurso de las Armas y las Letras"
(Armen eta Letren diskurtsoa) liburua eman zuen argitara. Era berean,
argitaratu gabeko "Historia de los Heterodoxos Vascongados"
("Euskal Herriko Heterodoxoen Historia") obraren eta "El
Arte de Repensar los lugares comunes" (Ohiko lekuak Berritzeko
Artea) lanaren (hil ondoren Eduardo Aunós lagunak bildua
eta argitaratua) egilea da. Irungo Hiriko kronikari izendatu
zuten 1925eko abuztuan.
|
|
1955eko
azaroaren 25ean zendu zen garuneko hemorragia baten ondorioz. Albiste
horrek dolu orokorra eragin zuen Espainian; egunkariek eta aldizkariek
hainbat artikulu eman zituzten argitara literatur irudi handi hau
goraipatzeko. 1958. urtean, Udalak Mourlane Michelenaren liburutegiaren
hondarrak erosi zizkion alargunari. Egun Udal Liburutegian kontserbatzen
diren liburu horietatik asko eta askotan egileen beren eskaintza
agertzen da, eta horien artean garai hartako idazle handienen sinadurak
aurkitzen dira, besteak beste, Gerardo Diego, Jorge Guillén,
José María Pemán eta beste idazle handi batzuena.
|
 |
|
|
| |
|
Ideologikoki
eskuindar peto-petoa zen, José Antonio Primo de Riveraren
laguna , eta harekin batera jardun zuen "Cara al sol"
ereserkia erredaktatzeko orduan, berea du "
que por cielo,
tierra y mar se espera" bertsoa. Era berean, erregimen frankistako
distira handiko irudia izan zen, eta berea zen Jacinto Miquelarena
herrikideari zuzenduriko eskutitzean jasotzen zen "¡Qué
País, Miquelarena! esaldi guztiz ezaguna.
|
|
|
| |
 |
Mourlane
Michelena fondoak Irungo kazetari eta poligrafoaren liburutegi
pribatura biltzen ziren argitalpen batzuk jasotzen ditu, eta hirurogeita
hamargarren urteaz geroztik udal bulegoetan gordetzen dira obra
horiek.
Gorabehera
batzuen eta lanak aurkitzeko eta koadernatzeko lan gaitzaren ondorenean,
guztiz katalogatuta dago fondoa.
|
|
|
| |
|
Fondo
honetan, iturri askoren arabera Mourlane Michelenaren liburutegi
garrantzitsua osatzen zuen fondoaren atal txiki-txiki bat besterik
ez denean, nagusiki 30 eta 40ko hamarkadetako obrak jasotzen dira,
eta horietatik askotan egileek jabeari eginiko eskaintzak agertzen
dira. Katalogatu eta sailkatu ondoren, hiritar ororen esku daude,
baina liburuok ezin dira aretotik atera.
|
 |
|
 |