Saltar al contenido

  

JARDUERAK CBA LIBURUTEGIRA ITZULIKO DIRA

Jarduerak CBA liburutegira itzuliko dira, edukiera mugatuarekin:  haurrentzako eta helduentzako ipuin kontalariak, Bechdel zine zikloa, "Una cita con el cine francés" zine zikloa eta "Los felices años 20" zine zikloa.

 

Datorren astetik aurrera, haurrentzako zein helduentzako ipuin kontaketa saioek eta zine zikloek leku mugatua izango dute, indarrean dagoen araudiaren arabera.  

 

  • Sarrera doakoa izango da.
  • Gonbidapenak bezperatik aurrera CBA liburutegian (9:00 - 20:00) hartu ahal izango dira.
  •  Pertsonako bina gonbidapen gehienez, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie.
  • Emanaldian zehar segurtasun neurriak zainduko dira: distantzia, maskara, norbere tokian esertia egon beharra, eta abar.


 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org