Saltar al contenido

  

LIBURUTEGIA BERRIREKITZEA - EKAINAREN 1EAN

Datorren ekainaren 1etik aurrera, CBAk bere ateak irekiko ditu eta, pixkanaka, itxi zituztenetik etenda geratu ziren zerbitzuei berrekingo die. Osasun-larrialdi egoera honetan, hainbat higiene eta segurtasun-neurri hartu ditugu, liburutegia beti izan den gune segurua izango dela bermatzeko.

Oraingoz, dokumentuak itzultzeko eta maileguan hartzeko zerbitzua baino ez dira hasiko.

Itzulketak: liburutegiaren sarrerako hallean gune bat ireki dugu eta bertan itzuliko dira dokumentu mailegatuak. Gunea irekita egongo da liburutegiko ohiko ordutegian; astelehenetik ostiralera 09: 00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00.

Maileguak: dokumentuak maileguan eraman nahi dituzten erabiltzaileek zentroarekin harremanetan jarri beharko dute ohiko telefonoaren bidez (943 50 54 21) edo WhatsApp zerbitzu berriaren bidez (600 03 98 49) hitzordu bat zehazteko.

Maileguan dokumentu bat hartu nahi dutenek online katalogoan kontsulta dezakete, tramiteak arintzeko aukera ematen baitigu.

Bizi dugun osasun-larrialdiko egoerak nahitaezko segurtasuna eta distantzia soziala bermatzen dituzten neurri hauek guztiak hartzera behartzen gaitu. Zure zain gaude!



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org