Saltar al contenido

  

ERRADIKALAK GINEN

erradikalak_web

BERTSOA ETA BAKARRIZKETA  HELDUENTZAT

FITXA TEKNIKOA:

Formatu txikiko antzerkia

Partaideak : Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilaria)

IRAUPENA : 50 minutu

DATA: 2021eko martxoaren 9a, asteartea

 

ORDUA: 19:00

LEKUA: Liburutegia "Carlos Blanco Aguinaga"

SARRERADoanik. Edukiera mugatua. Izen-emateak: 943 505421

HIZKUNTZA: EUSKARAZ

Emakumeen Nazioarteko Eguna

SINOPSIA:

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

 

 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org