Saltar al contenido

  

IKASKETA ARETOKO POSTUEN ERRESERBA

* NAN berarekin ezin da erreserba bat baino gehiago egin egun berean.

* Postua erabiltzerik ez baduzu, erreserba BALIOGABETU, mesedez.

KLIK EGIN BEHEKO LOTURA, ERRESERBA EGITEKO

IKASKETAKO GELAREN POSTUEN ERRESERBA EGIN

 

IKASKETA ARETOA ERABILTZEKO BALDINTZAK ETA ARAUAK

IREKIERA ORDUTEGIA (2020KO AZAROAREN 28TIK 2021EKO OTSAILAREN 14RA)

Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00

larunbatean: 9:00 - 13:00 | 15:00 - 20:00

Igandean: 9:00 - 13:00

POSTUEN ARTEAN 2 METRO

Edukiera mugatu da, babes-arauak eta pertsonen arteko gutxienez bi metroko distantzia errespetatuz

ERRESERBAK

Tokia erreserbatu egin beharko da. Ikasketa-aretoa erabili nahi dutenek soilik egun bat aurretik edo egun berean eskatu beharko dute.

Ikasteko gelara sartzeko, beharrezkoa da sarrerako erakuslemahaian identifikatzea eta erreserba inprimatuta edo mugikorrean joatea.

Etorri ezin bazara, EZEZTATU erreserba, mesedez. Erreserbatutako postua erabiltzen ez baduzu, zehapena ezarriko zaizu, eta zerbitzua 2 egunez etenda geratuko da.

Zerbitzu hau soilik 17 urtetik gorakoentzako da.

EGUNEAN BEHIN

Ikasteko hiru txanda ezarri dira:

- goizez: 9:00 - 13:00

- eguerdian: 13:00 - 16:00

- arratsaldez: 16:00 20:00

Txanda bakarra erreserbatu ahal izango da.

TOKI FINKOAK

Ikasgela barruan ikasteko postuak aurrez ezarrita egongo dira eta erabiltzaileek ezin izango dituzte mugitu

MASKARA DERRIGORREZ

Maskara beharrezkoa da denbora guztian. Liburutegiak gel hidroalkoholikoa jartzen du erabiltzaileen eskura eskuak garbitzeko.


CBAk araudi hau edozen momentutan aldatzeko aukera izango du, ahal den zerbitzu onena eskaini eta segurtasuna bermatzea bilatuz.

 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org