Saltar al contenido

  

LIBURUTEGIKO JARDUERAK 2020/2021

2020/2021 ikasturterako CBAko tailerretan izena emateko epea ireki da.

 
Izena emateko epea:

 

Irailaren 21etik 26ra (biak barne)

 

Izena emateko:

 

-Telefonoz: 943 505421

- Online: klikatu hemen izena emateko irailaren 21etik aurrera

  

Izena emateko baldintzak:

  1. Ezinbestekoa da CBA liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko gainerako liburutegietako bazkidea izatea. Liburutegiko bazkidea ez bazara, zure txartela eskatu izena ematerakoan.
  2. Doan egingo da jardueretako izen-ematea eta ikasturte osorako izango da.
  3. Hasiera batean tailer bakar batean egingo da izen ematea. Tailer batean baino gehiagotan izena emanez gero, lehentasunaren ordena adierazi beharko da (gehienez 3 tailer)
  4. Tailer bakoitzerako hautatutako pertsona-zerrenda zozketa bidez ezarriko da, eta 2020ko irailaren 28an, 10:00etan, CBA Liburutegi Kultur Guneko erabilera anitzeko aretoan (San Juan Harria plaza z.g.). Itxarote-zerrenda bat egingo da hautatu ez diren eskariekin.
  5.  Liburutegiak irailaren 29an argitaratuko du tailer bakoitzean onartutakoen zerrenda, eta itxarote-zerrenda ere bai (horrelakorik izanez gero), eta liburutegiko web gunean iragarriko da. Bertaratzen direnen artean bajaren bat gertatuz gero, itxarote-zerrendako lehenengoari deituko zaio.
  6. Liburutegiak eskubidea izango du saioetara erregularki joaten ez direnei izen-ematea ezeztatzeko. Abisurik gabe eta kausa justifikaturik gabe bi aldiz bertaratu ezean, tokia galduko da tailerrean. Hutsik geratzen den plaza itxarote-zerrendako kideek beteko dute, ordenaren arabera.
  7. Saioen ondoriozko materialak eta irudiak erabili ahalko da informazioa egiteko, baita Irungo Udal Liburutegiak web orrian, blogetan, gizarte sareetan argitaratzen dituen hedapen material guztietan ere, pertsona interesatuek aurkakoa esaten ez duten bitartean
  8. Tailerretan parte hartzeak berekin dakar ezarritako arauak guztiz onartzea. Arau hauetan jaso ez den edozein ustekabe, liburutegiak interpretatu eta erabakiko du.

     

TAILER ZERRENDA:

 

CluBA. IRAKURKETA KLUBA. Koord.: Mertxe Tranche. Hilean behin. Astelehena, 19:00 - 20:30

 

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA. Koord.: Marian Benítez. Hilean behin. Asteartea, 19:00 - 20:30

 

IDAZKETA SORTZAILEA. Koord.: Itziar Sistiaga. Hamabost egunez behin. Astelehena, 19:00 - 20:30

 

SOLASALDIAK FRANTSESEZ. Koord.: Mónica Zafra. Hamabost egunez behin. Ostiralean, 16:30 - 17:30.

 

POESIA TAILERRA. Koord.: Jesús Rodríguez. Hilean behin. Asteartea, 17:30 - 19:30

 

LITERATUR MINTEGIA. Koord.: Carlos de Agustín. Hilean behin. Osteguna, 18:00 - 20:00

 

IRAKURLE TXOKOA. Koord.: Yurre Ugarte. Hilean behin. Osteguna, 19:00 - 20:00

 

IRUN BOOK CLUB. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Astelehena, 18:00 - 19:30

 

AMBIGÜINGLISH. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Asteazkena, 18:30 - 19:30

 

 HELDUENTZAKO EUSKARRI EMOZIONALA ARTEAREN BIDEZ. Koord.: Margi Egiguren. Astean behin. Asteazkena, 11:00 - 13:00

 

UMEENTZAKO EUSKARRI EMOZIONALA ARTEAREN BIDEZ. Adina: 7-12 urte.  Koord.: Margi Egiguren. Astero. Asteazkena, 17:00 - 18:30 

 

NERABEENTZAKO AUTOEZAGUTZA TAILERRA. Adina: 11-14 urte Koord.: Maite Arrese. Hilabetean hiru. Larunbata, 11:00-13:00

 

 

Oharra: Osasun-larrialdi egoera honetan, hainbat higiene eta segurtasun-neurri hartu ditugu, liburutegia beti izan den gune segurua izango dela bermatzeko.

 

EDUKIERA MUGATUA

Edukiera mugatu bat ezarriko da, pertsonen arteko 2 metroko distantzia bermatuz.

MASKARA DERRIGORREZ

Maskara beharrezkoa da denbora guztian



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org