Osasun krisi larriaren aurrean ezarritako Alarma Egoera dela-eta, CBA liburutegia itxita egongo da, eta besterik esan arte. Baina zerbitzua ez dago etenda, hala nola teknologia berriak baliatuz, CBAk zenbait ekimen jarri ditu martxan, liburutegia etxera hurbiltzeko helburuarekin. Horregatik, gure jardueretako batzuk ONLINE eskaitzen jarraituko dugu.
Apirilaren 6an, astelehena, 18:00etan, BOOK CLUB ONLINE saioa izango dugu Slawka Grabowskaren eskutik. Annie Proulx idazlearen The Shipping News liburuaz hitz egingo da bertan.
Saioan parte hartu ahal izateko jarraibideak hauek dira:
jitsi.org plataforma erabiliko da eta horretarako Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da. Bestalde, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak egongo direla ziurtatu behar da. Gomendioa ahal den neurrian ordenagailuak erabiltzea da, baina ordenagailurik ez duenak mugikor bitartez ere egin dezake. Horretarako, jitsi.org APPa jaitsi beharko da.
Bi aukera daude konektatzeko:
- Interneterako konexioa duen ordenagailua, mikrofonoa piztuta daukana, solasaldian parte har dezazuen. Esteka hau sakatu behar duzue saioaren unean https://meet.jit.si/IrunBookClubTheShippingNews6deAbril
- Interneterako konexioa duen mugikorra: Google Storetik edo AppStorelatik Jitsi Meet aplikazioa deskargatu behar duzue, doakoa baita. Saioren unean, egin klik esteka honetan: https://meet.jit.si/IrunBookClubTheShippingNews6deAbril
Konektatzeko zalantzarik izanez gero, idatzi hemen: irunbookclub@gmail.com