Saltar al contenido

  

EMAKUME ARTISTAK ZINEMAN ZIKLOA

emakumeartistakzineman

BE NATURAL (LA PIONERA) : THE UNTOLD STORY OF ALICE GUY-BLANCHÉ / PAMELA B. GREEN / 2018 / USA / 120 m

Datorren ostiralean, azaroaren 22an, itzuliko da "Emakume artistak zineman" zinearen zikloa. 18:45etan, Pamela B. Green-ek zuzendutako "Be Natural: The Untold Story of Alice Guy-Blaché" filma proiektatuko dugu.

SARRERA LIBREA, LEKURIK BETE ARTE

Sipnosia:

"Be Natural: The Untold Story de Alice Guy-Blaché": dokumental honek ikerketa detektibe eta biopic lanak uztartzen ditu, Alice Guyren bizitzaren eta karreraren bidez zinemaren historia lehen aldiz kontatzeko, inolako xehetasunik ahaztu gabe. Cannes Classics sailean estreinatutako omenaldiak gaur egungo zinemagile ospetsuenetako batzuen testigantzak biltzen ditu, hala nola Patty Jenkins ("Wonder Woman") edo Ava DuVernay ("Selma"), baita beste zuzendari handi batzuenak ere, Martin Scorsese kasu.

Alice Guy-Blanché (1873-1968) zinemaren historian lehen zuzendaria izan zen. Frantzian hasi zen filmak egiten 1890eko hamarkadan, gero AEBetara joan zen bizitzera, eta bere ekoizpen konpainia propioa hasi zuen senarrarekin. Bere denboran zehar 1.000 film baino gehiago egin ondoren, bere karrera amaitu egin zen, tristeki ahaztua izan zen eta bere lan gehiena galdu egin zen. Be Natural ez da Guy-Blacheri buruzko dokumentu bat bakarrik, gertatu zenari buruzko ikerketa bat baizik, zinemaren historiatik nola eta zergatik desagertu zen, eta bere lana orain berreskuratu eta gorde ote daitekeen.



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org