Saltar al contenido

  

LIBURUTEGIKO JARDUERAK 2019/2020

Tailerretan parte hartu nahi duenak izena eman dezake irailaren 18tik 25era (biak barne), CBA liburutegira joanda.  Toki-kopurua mugatua da. Doan egingo da jardueretako izen- ematea.

 

Izena emateko epea:

 

Irailaren 18tik 25era (biak barne)

 

Izena emateko:

 

-Aurrez aurre: CBA Kultur Gunea / Liburutegia. San Juan plaza z.g.

 

Izena emateko baldintzak:

 

  1. Ezinbestekoa da CBA liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko gainerako liburutegietako bazkidea izatea.
  2. Hasiera batean tailer bakar batean egingo da izen ematea. Tailer batean baino gehiagotan izena emanez gero, lehentasunaren ordena adierazi beharko da.
  3. Tailer bakoitzerako hautatutako pertsona-zerrenda lehen abizenaren ordena alfabetikoan finkatuko da, eta 2019ko irailaren 26an, 10:00etan, CBA Liburutegi Kultur Guneko erabilera anitzeko aretoan (San Juan Harria plaza z.g.) egingo den zozketan ateratzen den letratik abiatuta egingo da hautaketa.
  4. Itxarote-zerrenda bat egingo da hautatu ez diren eskariekin.
  5.  Liburutegiak irailaren 27an argitaratuko du tailer bakoitzean onartutakoen zerrenda, eta itxarote-zerrenda ere bai (horrelakorik izanez gero), eta liburutegian bertan iragarriko da. Bertaratzen direnen artean bajaren bat gertatuz gero, itxarote-zerrendako lehenengoari deituko zaio.
  6. Liburutegiak eskubidea izango du saioetara erregularki joaten ez direnei izen-ematea ezeztatzeko. Abisurik gabe eta kausa justifikaturik gabe bi aldiz bertaratu ezean, tokia galduko da tailerrean. Hutsik geratzen den plaza itxarote-zerrendako kideek beteko dute, ordenaren arabera.
  7. Tailerretan parte hartzeak berekin dakar ezarritako arauak guztiz onartzea. Arau hauetan jaso ez den edozein ustekabe, liburutegiak interpretatu eta erabakiko du.

 

 CBA Kultur Guneak abian jartzen duen jarduera programan parte hartzeko, izena eman behar da. Hona programa:

    

TAILER ZERRENDA:

 

IRAKURKETA KLUBA. Koord.: Mertxe Tranche. Hilean behin. Astelehena, 19:00 - 20:30

 

LIBURUFORUMA. Koord.: Marian Benítez. Hilean behin. Asteartea, 19:00 - 20:30

 

IDAZKETA SORTZAILEA. Koord.: Itziar Sistiaga. Hamabost egunez behin. Astelehena, 19:00 - 20:30

 

SOLASALDIAK FRANTSESEZ. Koord.: Mónica Zafra. Hamabost egunez behin. Ostiralean, 16:30 - 17:30.

 

POESIA TAILERRA. Koord.: Jesús Rodríguez. Hilean behin. Asteartea, 17:30 - 19:30

 

LITERATUR MINTEGIA. Koord.: Carlos de Agustín. Hilean behin. Osteguna, 18:00 - 20:00

 

IRAKURLE TXOKOA TAILERRA. Koord.: Yurre Ugarte. Hilean behin. Osteguna, 19:00 - 20:00

 

IRUN BOOK CLUB. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Astelehena, 18:00 - 19:30

 

AMBIGÜINGLISH. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Asteazkena, 18:30 - 19:30

 

 ZURE BIDAIA BIDEOA NOLA EGIN. Koord.: Oier Fuentes - Katubi. Hilean bitan. Asteartea, 17:00 - 19:00

 

ARTETERAPIA HELDUENTZAT. Koord.: Margi Egiguren. Astean behin. Osteguna, 16:00 - 18:00 BERRIA!

 

ZINE TAILLERRA. Koord: David Rodríguez Losada. Astero. Asteazkena, 18:00 - 20:15 BERRIA!

 

ARTETERAPIA HAURRENTZAT. Adina Koord.: Margi Egiguren. Astero. Asteazkena, 17:00 - 18:30 BERRIA!

 

YOGIPUINAK. Adina: 5-8 Koord.: Maite Arrese. Hilabetean bitan. Astelehena, 17:15 - 18:00 BERRIA!

 

 

 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org