Saltar al contenido

  

LIBURUTEGIKO JARDUERAK 2018/2019

Programa horretan parte hartu nahi duen orok irailaren 17tik 22ra (biak barne) izena eman dezake, CBA liburutegira bertara joanda edo 943505421 telefonoan. Plazak mugatuak dira. Jardueretako izen-ematea doan egingo da.

 

Izen-emateko epea

 

Irailaren 17tik 22ra (biak barne)

 

Izena emateko:

 

- Liburutegian: Espacio Cultural CBA Kultur Gunea. San Juan Plaza, z/g

- Telefonoz: 943 50 54 21

Izena emateko baldintzak:

  1. Ezinbestekoa da Irungo liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko gainerako liburutegietako bazkide izatea.
  2. Tailerretan plaza bat esleitzeko, izena emateko ordena   kontuan hartuko da, izen-emateak jaso diren dataren eta orduaren arabera.
  3. Hasiera batean tailer bakar batean egingo da izen ematea. Tailer batean baino gehiagotan izan emanez gero lehentasunaren ordena adierazi beharko da.
  4. Itxarote-zerrenda bat egingo da hautatu ez diren eskariekin.
  5. Liburutegiak iraiaren 25ean  argitaratuko du tailer bakoitzean onartutakoen zerrenda, eta itxarote-zerrenda ere bai (horrelarik izanez gero), eta liburutegian bertan iragarriko da. Bertaratzen direnen artean bajaren bat gertatuz gero, itxarote-zerrendako lehenengoari deituko zaio.
  6. Liburutegiak izen-ematea ezeztatzeko eskubidea izango du saioetara era irregularrean parte hartzen duten pertsonen kasuan. Ez da onartuko justifikatu gabeko bi asistentzia falta baino gehiago izatea. Hutsik geratzen den plaza itxarote-zerrendako kideek beteko dute, ordenaren arabera. 

 CBA Kultur Guneak abian jartzen duen jarduera programan parte hartzeko, izena eman behar da. Hona programa:

    

TAILER ZERRENDA:

 

 

-IRAKURKETA KLUBA. Koord.: Mertxe Tranche. Hilean behin. Astelehena, 19:00-20:30   BETETA!

 

Informazio gehiago: Irakurketa kluba

 

-IRAKURLE TXOKOA. Koord.: Yurre Ugarte. Hilean behin. Osteguna, 19:00-20:30

 

Informazio gehiago: Irakurle Txokoa

 

-LIBROFÓRUM. Koord.: Marian Benítez. Hilean behin. Asteartea, 19:00-20:30    BETETA!

 

Informazio gehiago: Libroforum

 

-IDAZKETA SORTZAILEA. Koord.: Itziar Sistiaga. Hamabost egunez behin. Astelehena, 19:00-20:30    BETETA!

 

Informazio gehiago: Sormenezko idazkera tailerra

 

-POESIA TAILERRA. Koord.: Jesús Rodríguez. Hilean behin. Asteartea,17:30-19:30

 

Informazio gehiago:  Poesia tailerra

 

-SOLASALDIAK FRANTSESEZ. Koord.: Mónica Zafra. Hamabost egunez behin. Ostiralean, 16:00-17:30    BETETA!

-BOOK CLUB. Coord. Slawka Grabowska. Hilean behin. Astelehena, 18:00-19:30

Informazió gehiago:   Book Club

-AMBIGÜINGLISH. Coord. Slawka Grabowska. Hilean behin. Asteazkena, 18:00-19:30    BETETA!

 Informazio gehiago: Ambigüinglish

 

-LITERATUR MINTEGIA. Koord.: Carlos de Agustín. Hilean behin. Osteguna, 18:00-20:00

 

Informazio gehiago: Literatura mintegia

 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org