Saltar al contenido

  

#acustiCBAs -PEPPERMINT QUARTET -

Lumi_banner

Ostegunean, uztailak 26, #acustiCBAs bueltan da! Oraingoan Peppermint Quartet taldea izango dugu gurekin!

 Peppermint Quartet fusio musika jorratzen duen taldea da, ondorengo kideek osatzen dutena: Ixak Oiartzabal (saxo eta perkusioa), Aitorpa Bond (kitarra), Gorka Bassjaun (baxua) eta Lo Sosa (perkusioa). Donostian sortu zen proiektu hau 2014 urte bukaeran eta musika estilo ezberdinak jotzea izan du helburu: funk, reggae, afro, bossa, jazz, blues. Hasiera batean bertsioak izan ziren haien errepertorioan nagusi: "Swing Easy" (The Skatalites) eta "Calaveras y Diablitos" (Los Fabulosos Cadillacs); "Water No Get Enemy" (Fela Kuti). 2017 urteaz geroztik kanta propioak joan dira errepertoria finkatzen, 2017ko irailean 9 kantaz osatutako maketa bat grabatu duten arte. Gaur egun maketa hau aurkezten dihardagu, beti bezala inprobisazio eta jokuaren perspektiba oinarritzat hartuz.

Eguna: 2018ko uztailaren 26an, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: CBA KulturGunea/Liburutegia



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org