IREKIERA ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00 eta larunbata: 9:00 - 13:00
Ordenagailuak erabili ahal izateko guneko langileen aginduak bete beharko dira.
POSTUEN ARTEAN BI METRO
Edukiera mugatu bat ezarriko da, pertsonen arteko 2 metroko distantzia bermatuz.
ERRESERBAK TELEFONOZ
Tokia aurretik erreserbatu beharko da, etorri baina egun bat lehenago, 943 50 54 21 telefono zenbakian.
TXANDAK
Egun bakoitzeko txanda bakarrean egin ahal izango da erreserba. Ordu bat gehienez iraungo duten sesioek txanda bukatzean itxi beharko dira.
Ordenagailuak txandaka erabiliko dira:
9.00-10.15 | 10.20-11.30 | 11.35-12.45 |
12.50-14.00 | 14.05-15.15 | 15.20-16.30 |
16.35-17.45 | 17.50-19.00 | 19.05-19.55 |
EGUNEAN BEHIN
Erabiltzaile bakoitzak egun bakoitzeko saio bakar bat eta hilean bost izango ditu gehienez. Saioa hastean hau erabilitzat emango da, ordu osoa erabiltzeko aukerarik ez badago ere.
TOKI FINKOAK
Liburutegiko langileek esandako ordenagailuak erabili beharko dituzte erabiltzaileek. Erabiltzaileak langileek esandako ordenagailutik ezingo dira mugitu.
Ordenagailuen erabilera bakarkakoa izango da, orokorrean.
Hemerotekako ordenagailuak (21, 22, 23, 24) agiri elektronikoekin egiten diren administraritzako tramiteetarako bakarrik erabiliko dira.
INPRIMAKIAK
Diru kargak kontrolean egingo dira beti.
MUSUKOA DERRIGORREZ
Musukoa derrigorrezkoa izango da.
CBAk araudi hau edozen momentutan aldatzeko aukera izango du, ahal den zerbitzu onena eskaini eta segurtasuna bermatzea bilatuz.