Saltar al contenido

  

BECHDEL ZINE-KLUBA

BechdelZinekluba
 

Behinola, 1985ean, gerora "Bechdel-en testa" bezala ezagutuko zena islatu zuen Alison Bechdel komiki marrazkilariak tira batean. Hainbat kultura produkturen genero arrakala ebaluatzea zuen helburu testak, besteak beste, komikiek, pelikulek edo antzerki-lanek. Horietako batek froga gainditzea ez du, inondik ere, feminista dela esan nahi, soil-soilik emakumeen presentzia neurtzea baizik, eta, era berean, presentzia horrek gizonena gainditzen duen. Hiru baldintza ditu testak:

1.      Gutxienez izen propiodun bi pertsonaia femenino agertzea

2.      Pertsonaia horiek euren artean hitz egitea

3.      Euren arteko elkarrizketa gizon bati buruzkoa ez izatea

Artearen zehar-begiratu hau azaleratzeko, "Bechdel zine-kluba" deitzen dugun horren barruan hilean behin pelikula bat emititzea proposatzen dugu. Pelikulak, esan gabe doa, testaren baldintzak beteko lituzke. Aldez aurretik, hitzartze labur bat egongo litzateke, hain zuzen, "Bechdel-en testa" zer den edo zine-klubaren atzean zer dagoen argitzeko. Pelikula amaitu ostean, berriz, pelikulari buruzko mintzaldia egongo litzateke.

Testaren helburua agerian utzi ahal izateko beste modu bat nahikoa berriak diren pelikulak (bost bat urte) eta klasikoak txandakatzea da, ikusleek, ziurrenik, ez baitute horiek pantaila handian ikusteko aukerarik izan. Askotariko gaiekin, jatorriekin edota jarrera ideologikoekin, zineak, eta, oro har, arteak, generoaren ikuspuntua uneoro islatzea ezinbestekoa dela barnera dezaten saiatuko ginateke.

 

Programazioaren edukiari dagokionez, hainbat emakume eta egoera eman nahi dituzte ezagutzera pelikulek. Ez da, beraz, zine feminista izango, emakumeen presentzia bermatu eta euren ekarpena islatuko duen zinea baizik.

2018KO PROGRAMAZIOA



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org