Saltar al contenido

  

Poesia solasaldiak

Taller de poesía

Poesia solasaldiak aldizka egiten dira liburutegian, Jesus Rodriguezen eskutik, eta poesiaren kezka dutenentzat dira, adituak izan, zaleak izan edo gaian hasi berriak izan.

Poesia, edertasunaren literatur adierazpidea, arau batzuetara lotuta dago. Parte-hartzaileei horiek ezagutzera ematea eta bertsoez gozatzen irakastea izango dira solasaldi horien helburu nagusiak. 

Tailerra doan da, eta solasaldiaren aurretik liburutegian garaiz izena eman besterik ez da egin behar. Interesatuek Jardueren agendan informazioa jasoa ahal izango dute datei eta orduei buruz.

Xehetasun gehiago eska dezakezu liburutegiko harrerako mostradorean ere, edo telefono honetara deituta: 943 505 421

Poesia solasaldiak  http://tertuliaspoeticas.blogspot.com/ blogean kontsultatu ahal dira.

Koordinatzailea: Jesús Rodríguez

2018/2019ko Poesia solasaldiak:

2018KO URRIAK 2: M. Tsvetáyeva

2018KO AZAROAK 6:  A. Sexton

2018KO ABENDUAK 11: E. B. Browning

2019KO URTARRILAK 9 : Itziar Mínguez

2019KO OTSAILAK 5: Petrarca

2019KO MARTXOAK 5: Leopardi

2019KO APIRILAK 2: Chantal Maillard

2019KO MAIATZAK 7: Ungaretti

2019KO EKAINAK 4: Montale



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org