Saltar al contenido

  

Sormenezko idazkera tailerra

Escritura

Liburutegiak aldizka antolatzen duen sormenezko idazkera tailerra gai hori hobetu nahi dutenentzat pentsatuta dago, helburu pertsonalak nahiz akademikoak edo profesionalak izan.

Ez da erraza nahi duguna zorrotz komunikatzea, eta are zailagoa da paperean gure ideiak agertzea. Idaztea beti izan da artea, ikasten den zerbait eta landu daitekeena. Horregatik, idazmenaren tailerraren asmoa da nahi dena eta ez besterik idatziz komunikatu ahal izateko jarraitu beharreko argibideak ezagutzera ematea. 

TAILERRAREN HELBURUA

Zenbait nobelari esker, ikasturte honetan, sorkuntzan eta jolasean murgilduko gara, egituren, elkarrizketen, testuen, laburpenen, ideologien, iradokizunen bidez.

Liburu bakoitzak hamaika aukera ematen du sortzeko eta inspiratzeko.

Idazketa sortzailea jorratzeko tailerrean, autozentsura, sortzeko blokeoen gainditzea, orri garbiak ematen duen beldurra eta fantasia landuko ditugu.

Hainbat teknika narratibo erabiliko ditugu, narratzaile desberdinak erabiltzen ikasi, kontakizun labur baten eta, ausartentzat, are nobela baten oinarrizko egitura aztertu, eta poemak, gutunak, iritzi artikuluak eta ideia batetik sortuta irakur daitekeen edozer idatzi. Horrela, adierazkortasuna eta gramatika hobetuko ditugu, eta, horrenbestez, baita ortografia.

Tailerra doan da. Plazak mugatuak direnez, izen ematearen ordena hartuko da kontuan hauek esleitzeko. Interesatuta bazaude, xehetasun gehiago eska dezakezu liburutegiko harrerako mostradorean ere, edo telefono honetara deituta:  943 505 421

 

Koordinatzailea: Itziar Sistiaga

 

2018/2019KO EGITARAUA

URRIA:          

- Astehena 8: La inspiración

- Astelehena 22: La precisión

AZAROA:  

- Astelehena 5: El juego de la oca

- Astelehena 19: Laberintos

ABENDUA:      

- Astelehena 3: Personas y personajes

- Astelehena 17: Cuentos y cuentistas



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org