Saltar al contenido

  

Berritzea

Web
Liburutegiko erabiltzaileek dokumentuen mailegua berritu dezakete, KATALOGOAREN bidez, liburuegira joan beharrik gabe. Dokumentuen mailegua beste 21 egunetan berritu daiteke, betiere honako baldintza hauek betez:
 
  • Behin berritu ez badira.
  •  Itzultzeko eguna bete ez bada.
  • Arrazoiren batengatik txartela blokeatuta ez badago.
  • Beste erabiltzaileren batek erreserbatua ez badauka.
  • Mailegua bost egunetan edo gutxiagotan iraungitzen bada (mailegu-egun gehiago baldin badaude, sistemak ez du onartuko dokumentua berritzea).
  •  

    Nola berritu maileguak Internet bidez:

    1. Identifikatu zaitez OPAC erabiltzaile gisa. Horretarako, katalogoa kontsultatzeko pantailaren eskuinaldean, zure liburutegi-erabiltzailearen zenbakia eta zure pasahitza sartu beharko dituzu. Gero, sakatu Konektatu..

    2. Erabiltzaile gisa konektatu ondoren, sartu Nire Liburutegia loturan. Aukera pertsonaleko pantaila bat agertuko da, eta, haien artean, une horretan zure txartelari lotuta dauden maileguak adierazten dituena aurkituko duzu.

    3. Mailegu bat berritzeko, nahikoa da hautatzea eta Berritu klikatzea. Programak automatikoki sortuko du itzultzeko egun berria.

     

    Sar zaitez on line zerbitzuen gidan:



     

    itzuli

     
    Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org