Saltar al contenido

  

Erreserbak

Liburutegiko mostradorean, eta baita Internetez ere on line Katalogoa bidez, erabiltzaileak mailegatuta dauden dokumentuak erreserbatu ahal izango ditu. Horrela, dokumentua itzultzen denean, erreserba egin duen irakurleari telefonoz abisatuko zaio (erreserba bat baino gehiago balego, erreserben antzinatasun-hurrenkeraren arabera abisatuko da). Jakinarazpenaren ondoren, interesatuak 48 ordu izango ditu dokumentua jasotzera agertzeko; epe horretan jasotzen ez badu, dokumentua berriz ere erabilgarri egongo da gainerako irakurleentzat.

Ezin izango da aktibatuta eduki bi erreserba baino gehiago erabiltzaile bakoitzeko.



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org