Saltar al contenido

  

eLiburutegia: Liburu elektronikoen mailegu zerbizua

eliburutegia_logo

Zer da eLiburutegia?

Ongi etorri Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskeintzen dizuten zerbitzu berri honetara. eLiburutegia plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Zerbitzu horretara sartzeko gogoratu helbide elektroniko hau: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

Nola sartu eLiburutegira?

Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da.

Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute.

Oraindik ere sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela  liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

Zer aurkituko duzu eLiburutegian?

  • Formatu digitalean irakurtzeko aukera.
  • Azken nobedadeak, literaturako klasikoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.
  • Erosketa-proposamenak aurkezteko aukera izango duzue ere, eta eduki digitalean daudela egiaztatu ondoren eLiburutegian sartuko ditugu.
  • eLiburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
      • Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
      • Erabiltzaile batek gehienez 3 liburu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean.
      • Gainera, erabiltzaile batek hartutako bi maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango du.
      • Mailegua iraungi baino 5 egun lehenago, gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari.
      • Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi

Zalantzarik izanez gero norengana jo dezaket?

Mailegu zerbitzu honen edozein zalantza argitzeko ohiko galderak atalera jotzea gomendatzen dizugu. Horrekin batera, zure liburutegira (biblioteca@irun.org edo 943 505421) jo dezakezu. Bertan, behar duzun informazioa eta argibideak emango dizkizute.

Eta hala ere ez baduzu zure zalantzen erantzunik aurkitzen liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera idatzi dezakezu 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org