Saltar al contenido

  

Liburu elektronikoen irakurgaien mailegua

ebook

Udal liburutegiak erabiltzaileen eskura jarri ditu liburu elektronikoak irakurtzeko 10 gailuren mailegua. Horien bidez formatu digitaleko testuak pantailan irakurri ahal dira.

 

ERABILTZAILEAK

 

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko txartela, eta horretarako, dokumentuak ez du blokeatuta egon behar mailegurako araudia ez betetzeagatik.Era berean, interesa duten erabiltzaileek 18 urte beteak eduki behar dituzte eta NAN dokumentua aurkeztu beharko da.

 

Erabiltzaileek zerbitzu hori erabiltzeko, informazio zerbitzura jo beharko dute eta han, liburu elektronikoen erabilpenari buruzko orientazioa emango zaie.Bestalde, erabiltzaileek dokumentu hau onartu eta adostasuna sinatuko dute.

 

ERABILERA BALDINTZAK

 

Liburu elektroniko irakurgailu bakarra utziko da pertsona bakoitzeko, eta, harekin batera, funtzionatzeko gida azkar bat eta dagokion bateria kargagailua ere utziko dira.

 

Erabiltzaileak erabateko ardura du utzitako ekipoaz, baita ekipoa babesteaz eta zaintzeaz ere mailegua egiten zaion bitartean. Liburu elektronikoan  anomaliaren bat edo funtzionamendu desegokiren bat gertatuz gero, lehenbailehen, horren berri eman beharko zaie liburutegiko langileei.

 

Irakurgailua galtzen bada, suntsitzen bada edo kalteren bat gertatzen bazaio, erabiltzaileak antzeko ezaugarriak dituen beste irakurgailu batez ordezkatu beharko du.

 

Erabiltzaileak ezingo ditu utzitako dispositiboaren aplikazioak manipulatu edo aldatu, ezta edukia eta konfigurazioa ere. Bestalde, ezingo du behera kargatu edo kopiarik egin, ezta aldaketarik egin gailuaren konfigurazioan ere. Mailegu zerbitzua bi hilabetez ez erabiltzeko zigorra ezarriko zaio.

 

Itzultzekoan, piztuta eta bateria erabat kargatuta egon behar du irakurgailuak; Horrela, liburutegiko langileek -erabiltzailea aurrean dagoela- konprobatu ahalko dute gailua erabiltzeko egoera onean dagoela.

 

MAILEGUAREN BALDINTZAK

 

Erabiltzaileak liburutegiko mailegu erakusmahaian eskatuko du mailegua.

 

Maileguaren iraupena 15 egunekoa izango da, eta beste 15 egunez luzatu ahalko da epea, betiere beste erabiltzaile batek erreserbatu ez badu.

 

Liburu elektronikoen irakurgailuak eta dagozkion elementu osagarriak atzerapenez itzultzen badira, zigortu egingo da liburutegiko araudia aplikatuz.

 

Liburutegiko pertsonalak erabiltzailearen txartela blokeatu ahalko du kautela moduan arauak betetzen ez direla ari antzematen den momentutik.



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org