Saltar al contenido

  

Taldean lan egiteko aretoa

Taldean lan egiteko aretoa liburutegiko araudi orokorraren mendean egongo da, baita erabiltzeko eta eskuratzeko dauden argibideen mendean ere, betiere Liburutegian sor litezkeen beharren arabera.

 

Taldean lan egiteko aretoa ikasteko edo ikertzeko jarduera kolektiboak egiteko erabiltzen da (gutxienez, 2 pertsona eta, gehienez, 8 pertsona). Ezin da erabili lan egiteko, ezta lanbide zein enpresa jardueretarako ere.

 

Taldean lan egiteko aretoa erabiltzeko, aurretik erreserba bat egin behar da, zuzenean, telefonoaren bidez edo e-postaren bidez eta  parte hartzaile guztiek erabiltzaile txartela eta /edo NAN agiria aurkeztu beharko d(it)u(z)te. Erreserba egiteko, horretarako inprimakia bete beharko dute.

 

Gehienez ere, bi ordu eta erdiz erabili ahal da eta ordubetez luzatu ahalko da aretoa ez badago beste erabiltzaile batzuek erreserbatuta. Erreserbako denbora agortuta, Aretoa hustu behar da eta horren berri eman behar da Informazio Erakusmahaian.

 

Aretoa eta altzariak zaintzea eta ordena zein garbitasuna mantentzea erreserba egin duen taldeko partaideen erantzukizuna da.  Aretoa erabili aurretik kalteren bat aurkitzen baduzu, horren berri eman beharko diezu Liburutegiko langileei.

 

Ekipamenduan eta instalazioetan kalteren bat gertatuz gero, geroago aretoa erreserba egiteko eta erabiltzeko eskubideak galduko ditue eskaera egin zuen talde osoak, eta egindako kaltea konpondu edo berriz hornitu beharko da.

 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org