Saltar al contenido

  

Erosteko iradokizunak

Libros

Erosteko eskaera-zerbitzuaren bidez (desideratak), erabiltzaileek dokumentuak erostea proposa dezakete (liburuak, aldizkariak, CDak, DVDak, CD-ROMak), interesgarri iritziz gero eta bertan ez badaude.

Liburutegiak interes orokorreko, egokierako eta erosteko politika orokorrera egokitutako irizpideak kontuan hartuta aztertuko ditu eskaerak, eta eskubidea izango du aipatutako irizpideetara doitzen ez diren eskaerak baztertzeko.

Erosteko eskaerak onartzen direnean, Liburutegiak lehenbailehen kudeatuko du erosketa. Dokumentua erosi ondoren eta mailegurako behar bezala prestatuta, eskatzaileari ohartaraziko zaio, jasotzera ager dadin. 

Eskaera egiteko, Liburutegiko informazioko mostradorean inprimaki bat bete besterik ez da egin beharko.

Internet bidez ere egin daitezke erosteko eskaerak, orri honetan: Euskadiko Liburutegien Sarea.

Nola egin desiderata bat (Adibide bideoa):

 

1.      Identifikatu zaitez erabiltzaile gisa katalogoan (OPAC).

2.      Sar zaitez irakurlearen aukeretan, hasierako orriko Nire liburutegia estekaren bidez.

3.   Aukera pertsonalen pantailan, ?Desideratas? saila ikusiko duzu. Sail horretatik, zure desideraten egoera ikus dezakezu, eta berriak erantsi, nahi baduzu.

4.   Desiderata bat eransteko, klikatu Erantsi, eta formularioa bete, liburutegiak erostea nahi duzun dokumentuaren edo dokumentuen datuak adierazita.

 



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org