Saltar al contenido

  

Mikroteka

Udal Liburutegiak Internetera konektatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Zerbitzua doan da, eta bazkide-txartela besterik ez da behar.

Horretarako, honako hauek dauzkagu:

  • 20 ordenagailu "Internet"-en
  • 4 ordenagailua "Hemeroteca"-n.
  • 8 ordenagailu Gazte liburutegian.
  • 7 ordenagailu katalogoan kontsultak egiteko (OPAC)

    - 3 "Helduen mailegua"n

    - 1 "Internet"en

    - 1 "Ikasketa/Erreferentzia Aretoa"n

    - 1 "Gazteen Liburutegia"n

    - 1 "Haurren Liburutegia"n

Zerbitzuaren erabilera arau batzuetara lotuta dago, eta horiek xehetasun handiagoz ikus daitezke hemen:

Mikroteka erabiltzeko jakin behar dena

  • Mikroteka erabiltzeko, liburutegiko txartela eduki beharko duzu, edo Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko Liburutegietako batekoa. Iragaitzazko pertsonek, zerbitzua erabili nahi badute, nortasuna egiaztatzeko dokumentu ofizial bat aurkeztu beharko dute.
  • Adinez nagusia izan behar da.
  • Erabiltzailearen izena eta sartzeko pasahitza norberak erabiltzekoak dira eta ezin dira besterendu. Datu horiek beste pertsona bati utziz gero, zigorra jarri ahal izango da.
  • Ordenagailuak erabiltzeko gehienezko denbora: 25 konexio hilean, eta bakoitza gehienez ere ordubetekoa izango da.
  • Interneterako ekipoak erabili behar dituenak oinarrizko ezagutzak eduki behar ditu ekipo horiek erabiltzeko. Liburutegiko langileen funtzioa laguntza eta orientazioa ematea da, ez besterik.
  • Ordenagailuan grabatzen den informazioa desagertu egingo da, saioa amaitutakoan eta segurtasun-dispositiboa aktibatzean.
  • Soinudun materiala erabiltzeko, aurikularrak erabili behar dira nahitaez.


Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org