Saltar al contenido

  

Hemeroteka

Hemeroteka zerbitzuak egunkariak eta aldizkariak eskaintzen ditu, aretoan kontsultatzeko. Ezin da mailegatu hemerotekako inongo dokumenturik, eta edozein elementu erreproduzitzea, gainerako dokumentu-fondoa bezala, une bakoitzean eta kasu bakoitzerako indarrean dauden lege-arauetara lotuta egongo da.

CBA Hemeroteca

Eguneroko prentsa

Liburutegian, egunero kontsultatu ditzakezu honako egunkari hauek, paperezko edizioan:

Informazio orokorreko aldizkariak

Liburutegiak erabiltzaileen eskueran jartzen du aldizkari-bilduma askotarikoa, gaurkotasunezko gaiei buruzkoak, kulturazkoak, kiroletakoak, ikuskizunetakoak, literaturakoak, aisiakoak, ingurumenekoak, osasunekoan, bidaiatakoak, etab.

Azken alea aske erabiltzeko erakustokietan dago erabilgarri. Atzeragoko aleak, ordea, gordailuan daude, eta haiek kontsultatzeko, eskaera-orri bat bete behar da.

Gaika sailkatutako aldizkari-gida kontsulta dezakezu hemendik.

Argitalpen ofizialak

Honako Aldizkari Ofizialak kontsulta daitezke edizio elektronikoan:

Beste Autonomi Erkidego batzuetako Aldizkari Ofizialak::

 

Datu Baseak

  • Toki Prentsaren Datu Basea (PDB) dokumentu-oinarri bat da, eta bertako edukia estatuko, eskualdeko eta tokiko prentsan  eta eskualde eta toki izaerako aldizkarietan argitaratutako albisteen erreferentzietan oinarritzen da. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako informazioak dira datu-basearen ardatz nagusia; hots, Txingudiko eskualdea dute mugaz gaindiko xedea.
  • Datu-basea 1999an hasi zen osatzen, eta 87.170 erregistro inguru dauzka, eta informazio-iturri garrantzitsua da Txingudiko eskualdeari buruz.
  • Hemerotekan, ordenagailu-postu bat dago, eta handik egin daiteke haien kontsulta.
  • Aranzadi datu-basea: Aranzadi Editorialaren Online Zerbitzu Juridikoa da, esparru juridikoko profesionalek egunetik eguera sortzen diren informazio-beharrei erantzun ahal diezaien sortua. Datu-base horretan, legeriari eta jurisprundenciari buruzko edukia dago, eta alor horri buruzko bibliografia eta albisteak.


 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org