Saltar al contenido

  

Mailegu Zerbitzua

Mailegu zerbitzuari esker, Udal Liburutegiko erabiltzaile orok bere eskura izaten ditu nola liburuak hala ikus-entzunezko materialak (DVDak eta CDak), 21 egunez  lehenengoen kasuan, eta 7 egunez bigarrenen kasuan. Mailegua emateko, erabiltzailea bere erabiltzaile-txartelarekin -pertsonala eta besterenezina baita- aurkeztu beharko da.  Baldintza hori ez da ezinbestekoa izango itzulketak egiteko; horiek beste pertsona batek egin ditzake, inolako agiririk aurkeztu beharrik gabe.

Mailegu pertsonala

Honela egingo dira mailegu-transakzioak: 

  • Helduen Saileko Fondoak eta Haurren eta Gazteen Saileko Fondoak: C.B.A Kultur Zentroan.

Mailegu kopurua: 

  • Gure liburutegian: Irakurle bakoitzak guztira 6 dokumentu (3 liburu eta 3 DVD/CD) eraman ahalko ditu maileguz.
  • Sareko gainerako Liburutegietan: Irakurle bakoitzak beste 10 dokumentu eraman ahalko ditu: 5 liburu eta ikus-entzunezko 5 material.

Berritze aldia:

Zigorrak:

  • Dokumentu bat itzultzeko garaian atzeratuz gero, eten egingo da aldi batez mailegutza; etenaldia atzerapenaren eta mailegatutako dokumentu kopuruaren araberakoa izango da. Zehazki, atzerapen-egun eta dokumentu bakoitzeko egun bateko (1) etenaldiko zigorra izango da. Etenaldi horrek Liburutegi Sare osoan izango du indarra.
  • Maileguz utzitako edozein dokumentu galdu edo hondatuz gero, haren ordezko beste bat jartzera behartuko du mailegu-hartzailea.

Mailegu kolektiboa

Zerbitzu honen bitartez,  maileguz utz daitezkeen Udal Liburutegiko funtsetako liburu-sortak mailega daitezke.

  • Ikastetxeek nahiz beste erakunde batzuek baldintza bereziak dituzte mailegurako kopuru eta epeei dagokienez.
     
Liburutegien arteko mailegutza

Liburutegien arteko mailegutza Udal Liburutegian aurkitu ezin diren  baina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi batzuetan aurki daitezkeen dokumentuak lortzeko zerbitzu bat da.

Erabilera baldintzak: 

  • Sareko Mailegu Zerbitzuan edozein pertsona heldu sar daiteke, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruko edozein liburutegietan alta emanda badago, eta zigortuta ez badago edo kopurua gainditzen duen mailegurik ez badu.
  • Dagokion liburutegian maileguz emateko moduko kategoriaren barruan dauden liburuak soilik eskatu ahalko dira. Dena dela, ez da eskatuko ez best-sellerrik ez nobedaderik. 
  • Erabiltzaile heldu bakoitzak aldi berean gehienez ere  3 dokumentu eduki ahalko ditu sareko maileguz hartuta, betiere, horrekin, mailegurako araudi orokorrak uzten duen gehienezko liburu kopurua gainditzen ez bada. 
  • Erabiltzaile helduek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Katalogo Kolektiboa kontsultatu beharko dute, nahi duten dokumentua zein liburutegitan dagoen ikusteko eta mailegatuta ez dagoela egiaztatzeko.  
  • Eskaerak aurrez aurre egin beharko dira Liburutegian bertan, eta Liburutegia arduratuko da dokumentua eskatzeaz, albait azkarren bidal dezaten. Dokumentua Irunen jaso ondoren, telefonoz abisatuko zaio erabiltzaileari, bere bila joan dadin. 
  • Mailegu-epea 21 egunekoa da. 
  • Liburutegien arteko mailegu bidezko dokumentuak behin berritu ahalko dira; berritze-denbora hasieran emandakoa adinakoa izango da, betiere  dokumentua beste erabiltzaileren batek erreserbatua ez badauka. Mailegu-berritzeak Liburutegira joanda egin ahalko dira; bestela, 943 505 421 telefonora deituta edo Internet bitartez, edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Katalogoa izenekoaren bitartez. Informazio gehiago: Online tramiteak > Berritzeak.
  • Dokumentua itzultzeko atzerapenak egun eta dokumentu bakoitzeko egun bateko (1) etenaldia ekarriko du. 
  • Uko egitea: Erabiltzaile batek egindako eskaerarekin aurrera jarraitu nahiko ez balu, ahalik eta azkarren jarri beharko du harremanetan Liburutegiarekin horren berri emateko.


 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org