Saltar al contenido

  

Erreserbako fondoa

Fondo zaharra

Irungo Udal Liburutegiak, bere ibilbideagatik, ez dauka fondo zahar berezkorik. Izen hori jarrita, ahalegina egin dugu Irungo Udalak XIX. mendeko azken hamarkadetan eta XX.eko lehenengo urteetan erosi zituen obrak biltzeko, eta 40 eta 50eko urteetan,  Biblioteca Popular Circulante izenekoak funtzionatzen zuen unean, Udal Liburutegiak zeuzkan fondoen zati bat ere horretan sartzen da.

Etxeko mailegutik kanpo dagoen fondoa da, eta bertan, ugariak dira erlijiozko, moralezko eta abarrezko izaera nabaria zeukaten obrak. Fondoaren katalogatze osoa amaitzear dago.

Alonso Rodríguez fondoa

Don Elfidio Alonso y Doña Josefina RodríguezFondo honetan, zortzi mila bolumen baino gehiago daude, Irungo Udal Liburutegiari emanak 1992ko urtarrilean, Elfidio Alonso jaunaren eta Josefina Rodríguez andrearen Liburutegitik ekarrita.

Senar-emazte intelektual horiek beren bilduma eskaini zuten (6.000 bolumen), gure hirian bizi ziren bitartean eta Pariseko azken bizilekuan osatua. Batez ere izaera humanista dauka bilduma horrek, eta historiari eta arteari buruzko testuak nabarmentzen dira.

8 urteko lana egin zen fondoak katalogatzen eta sailkatzen, gure bilduman sartzeko xedez. Gaur egun, erabat tratatua da, eta zailtasunik gabe kontsultatu daiteke, baina obrak ezin dira maileguan utzi Irungo Udal Liburutegiko bulegoetatik kanpo erabiltzeko.

Aldi batean, Elfidio eta bere emazte Josefina Urdanibiako euskal auzunean bizi izan ziren, oso leku atsegina eta egokia atseden hartzeko eta gogoetarako. Bere kazetari-oroimenari esker, gerra zibilean eta gero erbestean, bai Amerikan bai Europan, bizi izan zituen egoerak kontatu zituen, eta horrela bizitzea egokitu zitzaion asalduzko garaiak ezagutzeko aukera eman zuen, zer pertsonaia ezagutu zituen, garai errepublikarrean Madrilen nortzuk izan zituen kide eta baita sufritu behar izan zituen beste batzuk ere.

Espainiatik kanpoko egonaldi luzean eta gero gure herrikoan, liburutegi garrantzitsu bat osatuz joan zen, bere etxeko bi pisuetako bat betetzeko adinakoa.

Elfidio Bidasoko Rotary Clubeko bultzatzaile irmoa izan zen. Horren fede ematen du, berak nahi baitzuen klub horrek egitea hain zuzen bere eta udalaren arteko bitartekotza dohaintzako izapideetan.

Gaur egun ?kazetari, idazle eta politiko honek betiko utzi baikaitu? bere lagunek, hurbiletik ezagutu zutenek edo haren berri eta bere bizitza ñabarduretan aberatsaren berri eduki ahal izan dutenek aukera daukate hobetoxeago ezagutzeko, berak maiztu ohi zuen literaturaren bidez, guk kontsultatu nahi duenaren esku jartzen baitugu. Bere izena duen gune bat egongo da, oroitzapen iraunkor gisa eta hark hainbesteko maitasuna izan eta erakutsi zion Bidasoko bazter honekin izan zuen eskuzabaltasuna aitortzeko.

Mourlane Michelena fondoa

Hirurogeiko urteetan, Udalak Pedro Mourlane Michelena kazetari eta poligrafo jaunarenak ziren fondoen zati bat erosi zuen.

FIdazle eta kazetari izan zena Irunen jaio zen 1888an (nahiz eta beste egile batzuk dioten 1885ean jaioz zela, hain zuzen, irailaren 11n). Irungo "San Luis" ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak. Valladolideko Unibertsitatean Medikuntza eta Letrak eta Historia ikasi ondoren, kazetaritzari ekin zion, eta Donostian, Bilbon eta Madrilen jardun zuen lanbide horretan. "El Escorial" aldizkariko zuzendari izan zen, eta Madrileko "Arriba" eta "Vértice"ko zuzendariorde. Bilbon, "El Liberal de Bilbao" zuzendu  zuen, eta zenbait aldizkaritan kolaboratzaile izan zen, beste beste, "El Bidasoa" aldizkarian.

Kulturako eta letretako gizona zen, eta Menendez Pelayo Patronatukoa izan zen, eta baita Espainiako Kronisten Batzorde Nagusikoa eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilukoa ere. Alfonso X El Sabio erregearen komendadorea izan zen, Orden del Soleko ofiziala (Peru), eta, gainera, Peñaforteko San Raimundoren gurutze gailena ere eman zioten.

Kazetaritzako produkzioa ugaria izan bazen ere ?entseguak, artikuluak eta iruzkinak Espainiako eta Amerikako ia egunkari guztietan? inoiz ez zituen liburukietan bildu.  "El Discurso de las Armas y las Letras" bakarrik argitaratu zuen, 1915ean. "Historia de los Heterodoxos Vascongados" ere idatzi zuen (argitaratu gabe), eta "El Arte de Repensar los lugares comunes"; hori bere lagun Eduardo Aunosek bildu eta argitaratu zuen, bera hil ondoren. Irun Hiriko Kronista izendatu zuten 1925eko abuztuan.

1955eko azaroaren 25ean, burmuineko hemorragia baten ondorioz hil zen. Albiste horrek dolua eragin zuen Espainia osoan. Egunkari eta aldizkariek artikuluak argitaratu zituzten literatur figura handi hau goraipatuz. 1958an, Udalak Mourlane Michelenaren liburutegiko hondrrak erosi zizkion alargunari. Liburu horietako asko Udal Liburutegian daude gaur egun, eta beren egileek eskainita daude; haien artean, garaiko idazle handien sinadurak agertzen dira (Gerardo Diego, Jorge Guillen, Jose M. Peman, ...).

Ideologia aldetik, eskuindarren zirkulukoa zen. Jose Antonio Primo de Riveraren laguna izan zen, eta "Cara al sol" kantaren hitza idazten lagundu zion hari. Berea zen, hain zuzuen,  "... que por cielo, tierra y mar se espera" bertsoa. Era berean, erregimen frankistako figura distiratsuetako bat da, eta harena izan zen  "¡Qué País, Miquelarena!" esaldi ospetsua, Jacinto Miquelarena herrikideari idatzitako gutun batean jasotakoa.

Mourlane Michelena fondoan, kazetari eta poligrafo irundarraren liburutegi pribatukoak ziren zenbati argitalpen daude, eta hirurogeiko urteetatik, udalaren bulegoetan gordeta daude.

Gorabehera batzuen ondoren, eta aurkitzeko eta koadernatzeko prozesu luze eta nekezaren ondoren, osotasunean katalogatu da fondoa.

Fondo horretan -Mourlane Michelenaren liburutegi garrantzitsuko zati txiki bat, zenbait iturriren arabera-, 30 eta 40ko urteetako obrak jasotzen dira batez ere. Horiek katalogatu eta sailkatu ondoren, jende ororen eskura jartzen dira, aretorako bakarrik mailegatzeko murriztuta.



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org