Saltar al contenido

  

Fondo Orokorra

Bildumaren banaketa


  • Helduei mailegatzeko bilduma
  • Haur- eta gazte-bilduma
  • Erreferentziazko bilduma


Helduei mailegatzeko bilduma

Sail honek 15.553 ale baino gehiago ( 2016ko otsailak 18) jartzen ditu herritarren eskueran, eta erabiltzaileek maileguan eraman ditzakete liburutegiko txartelarekin. Bilduma hau liburuek, ikus-entzunezko dokumentuek, dokumentu elektronikoek eta soinuzkoek osatzen dute DVD, CD, CD-ROM eta abarrezko euskarrietan.

Helduei mailegatzeko bildumak gai askotarikoen aukera zabala eskaintzen du, literatur obretatik gainerako diziplinetara, Sailkapen Dezimal Unibertsalak ezarritako irizpideak jarraituz, ezagutza taldearen eta/edo arloaren arabera.

Helduei mailegatzeko bilduma "Carlos Blanco Aguinaga" udal liburutegiaren erdialdeko gunean kokatuta dago.

Haur- eta gazte-bilduma

Haurrentzako eta gazteentzako bilduma Udal Liburutegiko hego-ekialdean dago, "Haur Liburutegia" gunean. Bilduma honek 10.295 ale inguru biltzen ditu, eta liburuak, komikiak, DVD, CD-ROM eta CDak dauzka, mailegatzeko aukeran, eta erreferentziazko liburu-bilduma bat ere bai (mailegatu ezin dena), hala nola, entziklopedia orokorrak eta gaikakoak, hiztegiak, atlasak...

Erreferentziazko bilduma

Helduentzako erreferentzia-bilduma: Erreferentziazko obra orokorrak daude, hala nola, entziklopediak, hiztegiak edo atlasak, eta baita ezagutza-alor bakoitzeko obra espezifikoak eta legeria-liburuak ere.

Sail horretako materialak erabilera librekoak dira, eta aretoan bakarrik kontsulta daitezke; beraz, mailegutzatik kanpo daude.

Gazteentzako erreferentzia-bilduma: Erreferentziazko bilduma gazteen Liburutegian dago. Erreferentziazko obra orokorrak daude, hala nola, entziklopediak, hiztegiak edo atlasak, eta baita ezagutza-alor bakoitzeko obra espezifikoak ere.



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org