Saltar al contenido

  

Biografia

Ikust-Alaia

Carlos Blanco Aguinaga

Planta Baja

Carlos Blanco Aguinaga (Irun, 1926-La Jolla, AEB, 2013), nobelagilea eta irakaslea, hispanisten eta idazleen zenbait belaunaldi bere magisterioarekin markatu dituena. Familia errepublikarrekoa, Blanco Aguinaga Hendaian errefuxiatu zen beretarrekin, 36an gerra piztu zenean. 1939an, Mexikora joan zen familia, eta han hasi zituen Blanco Aguinagak bere unibertsitate-ikasketak. Harvard-eko beka bat lortu ondoren, AEBetara joan zen, eta 1948an, Floridako Unibertsitatean lilzentziatu zen.

Ikasketak amaitu zituenean, markataritza-itsaslaria izan zen denboraldi batez. Geroxeago, Mexikora itzuli zen, eta han doktoregoa lortu zuen Letra Hispanikoetan, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionalean (UNAM), eta gero, AEBra itzuli zen, unibertsitateko katedradiko izateko Ohion, Johns Hopkins-en eta San Diegon en la Jollan (Kalifornia). Laurogeiko hamarkadan, Euskal Herriko Unibertsitate sortu berriko irakasle ere izan zen.

Besteak beste Carlos Fuentes, Ramón Xirau eta Octavio Pazekin, Revista Mexicana de Literatura sortu zuen, letra hispanoamerikanoen alorrean erreferentziazko argitalpenetako bat izango zena. Testu klasikoak egin ditu, poemarioak, artikulu ugari,eta obra espezializatuak gai filologikoetan, eta literatur kritika ere bai.

Bere izenburuen artean, nabarmentzekoak dira El Unamuno contemplativo, La juventud del 98 edo Historia social de la literatura española polemikoa bezalako azterlanak, Iris Zavalarekin eta Julio Rodriguez Puertolasekin batera; bere garaian letra hispanikoen ikuspegi berria, metodologia marxistatik abiatuta. Nobelaren alderdian, distiratsuak dira Un tiempo tuyo, Carretera de Cuernavaca edo En voz continua nobelak.

Erretiratu ondoren, eta hil arte, irakasle emeritua izan zen Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon.



 

itzuli

 
Biblioteca Municipal de Irun - Irungo Udal Liburutegia - Tel. 943 505 421 biblioteca@irun.org