UDAL ARTXIBOA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Archivo Municipal - Udal Artxiboa - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Irungo artxiboari buruz

Instalazioak

1990. hamarkadan instalazioak handitu zirenetik, Irungo Udal Artxiboak bi gordailu ditu, bere zaintzapean dituen fondoen kontserbazioa bermatzeko eta, gainera, langileek beren lana egin ahal izateko hainbat gela, eta bi kontsulta-areto. Bestalde, hemeroteka nahikoa handia denez eta bertan harentzat behar adina toki ez dagoenez, beste lokal batean dago, Zerbitzuaren egoitzatik kanpo.

Guztira 425 metro koadro dituen azken leku hori kenduta, Ikust-Alaian bertan artxibo-erabilerarako azalera erabilgarria 400 metro koadrokoa da.

Gordailuak

Bi gordailu 310 metro koadrokoak, zeinetan, apaletan, 1.850 metro lineal dauden...

IRAKURRI GEHIAGO

Barruko lanerako gelak

Barneko lana egiteko albait toki eta materialik egokienak...

IRAKURRI GEHIAGO

Kontsulta aretoak

Zuzeneko arretarako aretoa eta ikertzaile-aretoa. Bertako langileek dute hango ardura, eta hainbat postu ditu...

IRAKURRI GEHIAGO

Gordailuak

Instalazioek duten azalera guztitik 310 metro koadro bi gordailuei dagozkie; horietan, 1.850 metro lineal inguru daude apalategi trinkotuetan eta 381 metro apalategi irekietan. Gainera, formatu handiko (kartelak eta planoak) agiriak behar bezala kontserbatzeko, gordailu horietako batean propio planoak gordetzeko altzariak daude.

Fondo Historikoa eta Admnistratiboa osatzen duten dokumentu gehienak armairu trinkoetan daude, bereziki egokiak, pisuarekin ematen ez dutelako, erre ezin direlako, mikroorganismorik azaltzen laguntzen ez dutelako eta, errail finkoen gainean mugitzen direnez gero, tokia hobeto aprobetxatzeko bidea ematen dutelako.

Gordailuen arteko eremu desberdinak isolatzeko suaren aurkako ateak jarri dira, suteren bat gertatuz gero, hura zabal dadin ekiditeko. Gainera, badute, horrelako kasuetarako, detektatzeko eta itzaltzeko gailu automatiko bat ere.

Aipatzekoa da, orobat, klima kontrolatzeko gailuak ere badirela, tenperatura eta hezetasun aldaketa zakarrak ekiditeko; eta badira pantaila bikoitzeko hormak ere, kanpotik urik sar ez dadin eta aldaketa termiko garrantzitsurik izan ez dadin.

Bada bideo-zaintzako zerbitzu bat ere, lapurrei lapurretarako asmoa kentzeko.

Barruko lanerako gelak

Langile finkoek eta behin-behinekoek albait toki eta materialik egokienak dauzkate barneko lana egiteko: alegia, dokumentuak antolatzea eta deskribatzea, transferitutako eta dagoeneko fondo administratiboan sartutako dokumentazioa instalatzea, agiriak digitalizatzea…

Gordailuekin gertatzen den moduan, gela horietarako sarrera murriztua da; ez da gauza bera gertatzen kontsulta-aretoekin, horiek erabiltzaileentzat soilik baitira.

Kontsulta aretoak

1. Zuzeneko arreta gela.

Eremu honetan sartzen denean erabiltzailea Artxiboarekin harremanetan jartzen da. Etengabe bertako langileek atenditua, hainbat toki badira eguneroko prentsa irakurtzeko eta dokumentazioa puntualki kontsultatzeko, eta gainera bada ordanagailu bat ere, Interneten sartzeko aukera ematen duena.

 

2. Ikertzaile-aretoa.

Informazio espezializatua eta eskala handiagokoa bilatu nahi duten erabiltzaileentzako gela da. Altzari, argiztapen, intsonorizazio eta klimatizazioari dagokienez behar bezala egokituta dago; bertan, badira zenbait informatika-ekipo, dagokion kudeaketa-aplikazioari konektatuta deskribapen-bitartekoen zuzeneko kontsultarako aukera eskaintzen dutenak.

Han dago liburutegi osagarri bat ere, izaera historikoko erreferentziazko obrez osatua, zeinera interesatuek sarrera librea baituten.

Kontsultarako bi gela horiek bideo-zaintzako zerbitzua daukate.

 

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

ARCHIVO MUNICIPAL • C/ Pikoketa nº 1 (Ikust-Alaia Etxea) • 20304 Irun • T.: 943-505 205 / 943-505 206 • archivo@irun.org