UDAL ARTXIBOA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Archivo Municipal - Udal Artxiboa - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Irungo artxiboari buruz

Historia

XVI. mendearen erdirarte udalaren dokumentuak sakabanatuta zeuden, zela errejidoreen eskuetan, zela partikularren eskuetan, zela Probintziaren eta Gortearen aurrean ordezkaritza zutenen eskuetan. Kontrolik ez zegoenez eta, ondorioz, dokumentuak galtzeko arriskua zegoenez, erabaki zen Artxibo bat sortzea lekurik seguruenean, hau da, elizan, eta agiriak inbentariatzea; eta goragoko instantzietan Irungo interesak defendatzeko beharrezkoa zenean helarazpenak edo kopiak bidaltzea.

Handik aurrera, honakoak izan ziren datarik azpimarragarrienak:

1560
Urte hartan onetsitako ordenantzen arabera, eskriturak herriarenak ziren, eta inbentariatu eta elizan gorde behar ziren; eta haiek gordeta zeudeneko kutxaren giltza bana eman behar zitzaien Epaimahaikide bati eta Diputatu bati.
1648
1638an frantsesen inbasioa gertatu zenean agiri asko lapurtu zituzten eta Frantziara eraman. Handik hamar urtera, agiri haietako asko berreskuratu ziren.
1766
Irun behin betiko banatu zen Hondarribiatik; Hondarribiak jurisdikzio zibilarekin eta kriminalarekin lotutako espediente asko eta asko atzera Iruni itzuli behar izan zizkion. Sakristian behar adina toki ez zegoenez, Artxiboa elizaren kanpandorrera eramatea erabaki zen.
1793
Frantziaren aurkako gerran beste espoliazio bat gerta ez zedin, agiri-fondoa Hernanira eraman zuten. Berriz Iruna ekarri eta handik hiru urtera Jose Berrotaran eskribauari agindu zioten pergaminoan koaderna zezala eta gordetzeko armairu berri bat egin zezala.
1837
Hiria ingelesek hartu zuten eta paperak kaleetan barrena zabaldu; horrela, beste agiri batzuen artean, jurisdikziotik aske uzteko Errege Zedula desgertu zen eta urte batzuk geroago itzuli zuten, aitortza-sekretupean.
1843
Artxiboa lehen aldiz Udaletxera eraman zuten eta idazkiak antolatzeko eta inbentariatzeko batzar bat eratu zuten, Policarpo Balzolak, Jose Angel Arizmendik eta Jose Arranbilletek osatua.
1897
Gerra amaitutakoan, bigarren aldiz eraman zuten Udaletxera, Probintziak Serapio Mugica Gipuzkoako Udal Artxiboen Ikuskatzaile izendatu eta Iruna heldu zela aprobetxatuz.
1898
Mugicak Irunen zeukan egitekoa amaitu zuen, eta gaur egun Udal Artxiboko Fondo Historikoa gehienbat osatzen duena behar bezala antolatuta eta deskribatuta geratu zen. Egindako lanaren “memoria” bat aurkeztu zuen, bai eta funtsaren “aurkibide” edo inbentario bat ere, Udalak inprimatu eta argitaratu zuena.
1936
Udalak XX. mendearen lehen bi hamarkadetan plantilan artxibozainik izan ez zuenez, gerraren amaieran udalaren dokumentuak egoera kaxkarrean zeuden. Hori zela eta, Eusebio Ochoari eman zioten Artxiboaren laguntzailetza ardura.
1974
Irungo Udalak Pedro Zubizarreta kontratatu zuen aurreko hamarkadetan sortutako dokumentazioa antolatzeko.
1981
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontura, praktika-erregimenean, Begoña Irazuk eta Carmen Alvarezek bere garaian Serapio Mugicak antolatutako fondoaren erkatze-lana egiaztatu zuten.
1982
Oposaketa bat deitu zen Artxibo, Liburutegi eta Ikerketako laguntzaile plaza bat hornitzeko; plaza Jose Monjek, egun Udal Artxibozain denak lortu zuen; aurrerantzean bera arduratu da langileen eta enpresen kontratazioa bultzatzeaz (zerbitzuak emateko araubidean, Enplegua Sustatzeko kontratuen bidez…), antolamendu, deskribapen, digitalizazio, berritze eta zabaltze lanekin jarraitzearren.
1987
Udalaren hainbat barrundegitan zabalduta egon ondoren, Irungo Udal Artxiboko fondoak Karrika Nagusira eraman zituzten, Ikust-Alaia etxera.
1993
Egun Zerbitzuak Ikust-Alaian duen egoitza berritzeko eta handitzeko proiektu teknikoa idatzi zen eta hurrengo bi urteetan obra gauzatu zen.
 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

ARCHIVO MUNICIPAL • C/ Pikoketa nº 1 (Ikust-Alaia Etxea) • 20304 Irun • T.: 943-505 205 / 943-505 206 • archivo@irun.org