UDAL ARTXIBOA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Archivo Municipal - Udal Artxiboa - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Fototeka

Fototeka Bilatzailea

Kruz argazkilariarengandik jasotako argazkiz osatua dago, eta antzinako postalez, hainbat partikularrek egindako lagapenez eta Zerbitzuarenak berarenak diren espedienteez eta abarrez osatuta dago fototeka; guzti horretatik 58.017 bat irudi (2017ko abenduan) digitalizatu egin dira horretarako kontrataturiko hainbat kanpainatan, eta kopuru hori handiagotuz joango da.

Irudi horietako asko, estudio-argazkiei dagozkienak (20.000 bat ale) Artxiboan ikus daitezke soilik, horien izaera pertsonala eta indarrean dagoen araudia kontuan harturik. Gainerakoek  orotariko gaiak islatzen dituzte eta Artxiboan bertan ikusteaz gain, edozein erabiltzailek web orri honen bitartez kokatu ditzake, horretarako hainbat irizpide erabilita, esaterako testua, erreferentzia-zenbakia, kategoria eta urtea.

Udal Artxiboak eskatzen dituenaren eskura jartzen ditu bere barrundegietan kalitate handiagoko kopiak, horien zenbatekoa ordainduta. Eskertuko litzateke, orobat, gune honetan eskaintzen diren argazkien identifikazioan, deskribapenean edo azalpenean lagungarri gerta daitekeen edozein laguntza. Horretarako, archivo@irun.org helbidera bidal ditzakezue zuen iradokizunak edo, bestela, 943 505 205 / 943 505 206 telefonoetara deitu.

OHARRA: Edozein modutara ere, ez ahaztu argazkiaren/en erreferentzia zenbakia jartzea.

Zure irudi partikularra edo zure sendiarena atal honetan ez azaltzea nahi baduzu, bertatik kentzeko eska dezakezu.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

ARCHIVO MUNICIPAL • C/ Pikoketa nº 1 (Ikust-Alaia Etxea) • 20304 Irun • T.: 943-505 205 / 943-505 206 • archivo@irun.org