UDAL ARTXIBOA


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Archivo Municipal - Udal Artxiboa - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Fondo historikoa

Buscador Fondo Histórico

Serapio Mujikak 1898an udal jabetzako agiriak antolatzeko eta deskribatzeko lanei amaiera emateko aurkeztu zuen “Memoria”n jasoa dagoen moduan, dokumentu horiek 4.000 espediente baino gehiagotan zeuden, 975 karpeta eta liburutan eta 12 kaxatan gorderiko 103 paper-sortatan antolatuta. Hurrengo urteetan, 1910 urtera arte-edo, dokumentu berriak erantsi zitzaizkien Probintziako Artxiboetako Ikuskatzaileak aztertutakoei.

Erdi Aroko dokumentuak oso urriak dira, testigantza-izaera luketenak; hala ere, gaurdaino gordetako eskuizkriburik zaharrena 1299koa da, eta dagoen materiala, batez ere, XVI. mendetik hasi eta XX. mendearen lehen urteetara artekoa da; ez horrela akta, ebazpen, ofizio-kopiagailu, ziurtagiri eta sarrera eta irteera erregistro multzorako, horiek guztiek - beren izaera eta edukia kontuan harturik - Fondo honen barruan egongo baitira, eta ez Fondo Administratiboan.

Kontserbazio egoerari buruz esan behar da kasurik gehienetan bikaina dela, baina urtero egiten direla degradazio-faktoreek neurri batean ala bestean afektaturiko aleak leheneratzeko kanpainak; degradazio-faktore horiek bi sail handitan banatuta daude: Berezkoak (paperaren eta tinten kalitatea) eta kanpotikoak (biologikoak, eta fisika eta giro alorrekoak). Egiten dira, orobat, aldizkako desinfektazio-desinsektazio kanpaina orokorrak ere...

Serapio Mujikak prestaturiko eta geroko kanpainetan eguneratutako “aurkibidea” eta udal aktetatik egindako hustuketa oinarri harturik, bilatzaile informatizatu bat prestatu da, 2010eko abenduaren 31ko datan 94.783 erregistro edo idazpen deskriptibo dituena, erabiltzaileari, nola Artxiboan bertan hala bere web orriaren bitartez, interesatzen zaizkion informazio-bilaketak egiteko modua ematen diotena, jatorrizko dokumentuak in situ kontsultatzera joan aurretiko urrats modura.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun

ARCHIVO MUNICIPAL • C/ Pikoketa nº 1 (Ikust-Alaia Etxea) • 20304 Irun • T.: 943-505 205 / 943-505 206 • archivo@irun.org